Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/03 22:51:41.277 GMT+2

Legeztatu zure softwarea: OpenOffice.org erabili

Zure softwarea legezkoa da? OpenOffice.org -ek etxean zein lantokian erabiltzen dugun softwarea legeztatzeko kanpaina bat abian jarri du. Argi eta garbi dago Microsoft Office bulegotika-suitearen lizentziarik gabeko kopiei buruz hari direla. Euren proposamena: OpenOffice.org erabiltzea.

Beste batean ere aipatu nituen Microsoft Office alde batera uzteko arrazoiak blog honetan. Oraingoan OpenOffice.org erabiltzeko bururatzen zaizkidan arrazoiak emango dizuet:

Microsft -ek ordenagailuan instalatutako softwarea antzematen duen enpresa bat eskuratu duela ohartarazten dute eta Microsoft Office bulegotika-suitearen lizentziarik gabeko kopiak antzemateko erabiltzen hari direla diote. Gero etorriko dira BSA koak zure etxe edo lantokira ate joka ordainketaren berri emateko. Zergatik erabili OpenOffice.org?

Bulegotika-suite osoa

Testu-prozesadorea, kalkulu-orri, aurkezpenak egiteko tresna, ilustrazio bektoriala lantzeko tresna eta datu baseak beste hainbat erreminta dakarren suitea da. Gehiago eskatu daiteke? Utzi zure zalantzak alde batera eta OpenOffice.org erabili!

  • Erabiltzeko erraza da. Microsoft Office erabiltzen jakin ezkero OpenOffice.org erabiltzen ere badakizu.
  • Euskaraz dago.
  • Plataforma-anitzetan dabil: Linux, Windows, BSD, Solaris, Macintosh
  • Microsoft Officen formatuekin guztiz bateragarria da eta inongo arazorik gabe lan egiten du.
  • Guztiz doakoa da.

Nork: imamon.2006/05/03 22:51:41.277 GMT+2
Etiketak: office microsoftoffice librea openoffice microsoft software | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak