Goiko irudian, jatorrizko irudia CC Aitortu 2.0 lizentziarekin
Flickr kontuan lizentzia libre batekin (CC Aitortu 2.0) dudan Urkuluko bidegorriaren argazkia erabili du Mondraberri atariak bidegorrien gaineko albiste bat ilustratzeko inongo krediturik aitortu gabe.
Goiko irudian, argazkia Copyright-dun Mondraberri aterian.
Sarrera idazten dudan bitartean Mondraberriri gertatutakoa jakinarazteko idatzi diet. Lizentzia libre bat izanda zergatik ez duten errespetatu galdetzeko?
Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.
Oraingoa sarrera ilustratzen duen argazkia gurasoek ezkon bidaian Tenerifen erosi zuten Yashica MG-1 argazki kamera da. 35mm-tako lente finkoko kamera Yashinon 45/2.8 objektiboarekin.
1970ko kamera bada ere oraindik ondo dabil. Agian egunen baten karrete bat jarri eta argazki batzuk aterako ditut probatzeko.
Inor ezagutzen duzue digitala ez den argazki kamera erabiltzen duenik?
Irudian ikusten duzuena nire lehen argazki kamera da. 35 mm-tako Canon PRIMA Junior. Argazkiak errebelatu eta inprimatu egiten ziren. Gogoratzen? Zelako oroitzapenak.
Etxeko armairuetan garbiketa egiten aurkitu dut. Oker ez banago osaba-izebek erregalatu zidaten. Kamera honekin hainbat buru moztu nituen familiako ekitaldietan, klaseko ikasbidaietan talde argazkiak atera, familia erretratatu... etxean ditugun argazkien erdia kamera honekin atera ziren. Urteak pasa eta gurasoen Yashica MG-1 kameraren jabe egin nintzen.
Urteetan argazkilaritza alde batera utzi ondoren berriz bueltatu nintzen gurasoek Lanzarotetik Canon PowerShot S200 digitala ekarri zidaten arte. 2 megapixeletako konpaktatik reflex digitalera salto egin nuen eta Olympus E-330 erosi nuen. Urte batera Canon 40D batengatik aldatu nuen.
Aspalditik nabil kontu honekin bueltaka. Etxean erabiltzen ez dudan Pentium II zahar bat dut? Mahai bat okupatuta daukat eta ez diot erabilpenik ematen. Zerbitzari bat ezartzea pentsatu dut, baina zerbitzari bat behar dut? Zertarako?
Erabilera
Erabiltzekotan fitxategiak partekatzeko erabiliko nuen gehien bat. Argazki asko ateratzen ditut (koadrilakoak eta musika taldeei). Nazkatuta nago CDak grabatu eta EZGAEk dirua lapurtzeaz. Fitxategiak partekatzeko guneak begiratzen egon naiz, baina debalde direnak fitxategi bakoitzeko muga dute. Beste batzuetan izena eman behar da gunean fitxategia jeisteko...
Erabiltzen ez dudan ordenagailuari GNU/Linux banaketaren bat instalatu eta zerbitzari bat montatzea pentsatzen nago.
Arazoa: sistema eta sare informatiko kontuetan ez naiz abila, baina zerbait berria ikasteko balioko du sikiera.
Laguntza
Sistema eta sare informatikoetan abilak zaretenoi laguntza eske nator. Ez, ez dizuet eskatuko etxera etorri eta zerbitzaria instalatzeko, nik egin nahi dut eta.
Baina zalantza batzuk ditut:
zein arazo ikusten diozue etxean zerbitzari bat jartzeari?
Pasa den egubakoitzean, irailak 12, Burning taldeak Aramaion kontzertua eskaini zuen. Herriko plaza goraino bete zuten madrildarrek. Kantu ezagunenak eskaini zituzten. Seguruenik ezagutuko dituzue Mueve tus caderas edo Que hace una chica como tu en un sitio
como este bezalako abesti
mitikoak.
Pasa den astean autoa garajera eraman konponketa bat egiteko. Egubakoitzean eguzki-babeslea jeitxi eta sarrera ilustratzen duen nota aurkitu nuen. 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 bilduma nuen irrati-CDan sartuta eta antza langileren batek gustuko du.
Abuztu aurretik jaso nuen nuen ebay enkante gunean erositako argazki kamera, Canon PowerShot G5 bat.
Lehen nuen argazki kamera konpaktua, Canon PowerShot S200, ez zebilen oso ondo. Kolpe bat jaso eta uretara jausi zen, baina oraindik argazkiak ateratzeko moduan badago ere ez da oso fidagarria, gainera bateriaren iraupena oso mugatua da. Azkenengoz Kobetasoniken erabili nuen. Etxera bueltatu eta argazkiak deskargatu ondoren atera nituen guztietatik (ehundik goroa) bakarra salbatu zen. KISS taldearen argazki hau, beste guztiak desenfokatuta zeuden. Gertatutakoa ikusi nuenean konpakta berri bat behar nuela konturatu
nintzen.
Bi gauza bakarrik eskatu nizkion kamera berriari:
Ahal zela kontrol manualak izatea.
Compact Flash txartela erabiltzea.
Interneten barrena argazki kamera modelo ezberdinen ezaugarriak begiratu ondoren Compact Flash txartela erabiltzen zuten kamera gutxi zeudela konturatu nintzen. Konpakta gehienak espazioagatik txartel txikiagoak erabiltzen zituzten.
Ebayn barrena Canon PowerShot G5a aurkitu nuen. Modeloa zaharra bada ere (2003 urtean kaleratu zen lehengoz) eskatzen niona zuen. Modelo berriagoek G7 eta G9a SDHC txartel mota erabiltzen dute. Gainera Canon 40D kamerak erabiltzen duen bateria mota berdina erabiltzen du. Hori izan zen G5 modeloa erosteko beste aitzakietako bat. Bilaketa bat egin eta enkantean 125 eurotan argazki kamera, 3 bateria eta txartel bi eskuratu nituen.
Goiena.net komunitatean bloga zabaldu nuenean Teknologia Berrien eta Interneteko gaiak jorratzen dituen blog pertsonala izatea erabaki nuen. 2005. urtea zen eta blog gutxi zeuden euskaraz, Teknologia eta Internet gaia jorratzen zituztenak gutxi batzuk ziren.
Klik Bikoitza bloga, pertsonalagoa egitea erabaki dut. Horretarako txikitatik izan dudan zaletasunak presentzia gehiago izango du blogean. Orain arte Flickr Badge izan dut alboko zutabean, erakusleiho moduan. Aurrerantzean argazki bat atera eta Flickr-en argitaratzen dudanean sarrera bat idatziko dut blogean.
Bloga ez da araziki bloga bihurtuko, baina testuaz aparte beste motatako edukiak ere sartu nahi ditut blogean.
Agian pixka bat baino gehiago egiten ari ginen euskararen alde, baina
software librearen munduan, sarean eta elkarlanean. Software librearen
ereduak euskarari aukera handiak ematen dizkio. Hona hemen, adibide modura, software
zein Web 2.0 aplikazio batzuk zerrendatuta:
Software jabedunaren ereduak gurea bezalako hizkuntza bat bakarrik
izango du kontuan dirua tartean dagoenean, bestela galdetzeko Joxe
Rojasi Mac OS
X euskaraz proiektuarekin zer
gertatu zen.
Gogora datorkit Txopik
Enpresa Digitalak antolatutako "Enpresa 2.0"
izeneko jardunaldietan egin zuen Sare
gizartearen erronkak
aurkezpenean erabili zuen adibide bat: Katedrala
eta
bazarra. Eta bazarra da
etorkizuna!
Agian pixka bat baino gehiago kostatu zaigu Microsoftekin egindako
akordioa. Garaian izango duen teknologia zentroan zenbat gastatu dugun
ez dute argitu, baina dagoeneko Microsoftekin pixka bat baino gehiago
gastatu dugu. Bizkaian 45 milioi euroko inbertsioa, horietatik
Microsoftek 17.4 milioi jasoko ditu. Badakizue, Pixka bat es mucho
(dinero).