Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/09/29 00:27:19.778 GMT+2

Etxeko patxarana nola egin

Irailaren 5ean asteburuan batutako aranekin patxarana egin behar nuela esan nuen twitter eta facebook bidez. Aitaren errezeta jarraitu dut, baina sarera joan nintzen osagaien kupuruen bila, baina pare bat otura bakarrik aurkitu nituen infomazio gutxirekin.

Patxarana euskal alkoholdun edari gozo eta gorriluna da, %25-30 inguru alkohol bolumenean. Edaria basaranak anis-pattarrean beratzearen ondorioz lortzen da. Basaranak uda erdialde/bukaeran batzen dira. Batzuetan kafe-ale gutxi batzuk eta banilla-leka bat gehitzen zaizkio.

Etxean nola egin

Etxean egiteko erraza da. Bakoitzak bere gustura egiten du. Prestatzeko hiru modu daude.
  1. Patxaran hutsa gustuko dutenak daude, hau da basaranak anis-pattarrean beratzen besterik gabe.
  2. Beratzea anis eta orujo parte bat nahiago dutenak daude. Sikuago gustuko baduzu hau da egin behar duzuna: orujo parte bat  4-5 anis parte bakoitzeko (150 ml litro bakoitzeko).
  3. Basaranei puntu berezia emateko gehigarri batzuk daude. Erramu hosto pare bat. Kanela makil bat hiru litroko garrafa bakoitzeko. Manzanilla lore dozena erdia edo/eta kafe hazi batzuk (ez gehiegi, 8-10 hiru litroko).
Osagaiak
  • Patxarana egiteko anis berezia. Anixetu (Etxarrin, anisari horrela esaten zaio) berezia egoten da dendetan patxaran egiteko.
  • Basaranak. 200 gramo litro bakoitzeko.
  • Bestelako osagaiak (2 eta 3 puntuen arabera).
Prestaketa 02-Jasotzen
Lehenik eta behin basaranak batu behar dira. Onduta baina gogorrak izan behar dira, azalean berderik ez da ikusi behar baina ez ukitzerakoan ez daitezela bigunak izan. Ahalegin zaitez kirten barik hartzen, bestela gero lan handiagoa izango duzu. Berdeak direnak zapore garratz baina atsegina emango diote. Bestalde, gehiegi onduta daudenak zapore sakonagoa eta gozoa emango diote.

04-Gabitzen Basaranak batu eta gero ondo garbitu behar dira. Zapore txarra eta erauzketa zaildu ditzaketen hosto eta kirtenak kendu behar dira. Hondatuta eta zulatua (zizareak eginda) daudena kendu behar dira.

Ondoren, uretan jarriko ditugu (ontzi zabal baten) garbitzen bukatzeko. Azaleratzen direnak bota egingo ditugu. Zizarerik ikusten badugu (ziur bat baino gehiago egongo direla) kendu egingo ditugu. Garbitu ondoren lehortu. 

Behin ondo garbituta, beratzea egin nahi dugu ontzian sartuko ditugu, ahal dela aho zabala duten ontzietan (besterik izan ezean 3 litrotako anisatu botilan egin dezakegu). Goiko errezetarenbat jarraitu eta anisa botako diogu.

Etxean egindako patxarana leku fresko eta ilun batean utzi behar da. Bakoitzaren gustua eta pazientziaren arabera denbora gutxiago edo gehiago edukiko dugu beratzen.

Gutxienez sei hilabetez izan behar da beratzen edan baino lehen. Ez da komeni bederatzi hilabete (asko jota 12 hilabete) baino gehiago basaranekin uztea zahar zaporea hartzen bait du.
Noizean behin astindu bat eman lurrinak eta kolorea ongi banatu eta zabaldu dadin.

Denbora igarota, iragazi egin behar da. Ondoren botilaratu egingo dugu.

Dastaketa
Beirazko edalontzi edo kopan edatea aholkatzen da.
Hobe da patxarana hotza edatea, 6 eta 8 °C artean. Edaria hozteko, botila hozkailuan sar daiteke edo hozkailutik ateratako txupito edalontzietan zerbitzatu. Izotza gehitzea saihestuko dugu, uretan zaporea indargabetu eta aldatzen baita.

Ez ahaztu, gozoa eta erraz sartzen bada ere, sekulako atxurra uzten duela gehiegi edanez gero. Nik bezain ongi dakizue denok.

Nork: imamon.2010/09/29 00:27:19.778 GMT+2
Etiketak: etxeko nola patxarana | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/07/23 13:14:37.813 GMT+2

Arrasateko musika taldeen ikus entzunezkoa gaur Biteri plazan

EGIN DAKIZUNA | Gazte musikariak

Arrasteko Gazte bulegoak eta udaleko sexologia zerbitzuak lehenengoz antolatu duen Egin dakizuna ekimenaren barruan gaur, uztailak 23, 18:00etatik 20:00etara gazte musikarien tartea izango da. Ikus entzunezko bat prestatu dut Arrasteko taldeen argazkiekin.

Arrasateko Gazte bulegoa ondoan izango da emanaldia.

Gonbidatuta zaudete!

Nork: Imamon.2009/07/23 13:14:37.813 GMT+2
Etiketak: egindakizuna gaztebulegoa musika arrasate | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

2009/03/25 23:21:46.371 GMT+1

Nire argazki baten lizentzia urratu du Mondraberri atariak

Bidegorri
Goiko irudian, jatorrizko irudia CC Aitortu 2.0 lizentziarekin

Flickr kontuan lizentzia libre batekin (CC Aitortu 2.0) dudan Urkuluko bidegorriaren argazkia erabili du Mondraberri atariak bidegorrien gaineko albiste bat ilustratzeko inongo krediturik aitortu gabe.

Googleren irudi bilaketa erabilita lehenengo postuan agertzen da argazkia. Melbourneko, Australia, http://treadly.net  txirrindularitza  atariak CC lizentzia errespetatuz erabili zutelako.

Mondraberriren lizentzia urraketa
Goiko irudian, argazkia Copyright-dun Mondraberri aterian.

Sarrera idazten dudan bitartean Mondraberriri gertatutakoa jakinarazteko idatzi diet. Lizentzia libre bat izanda zergatik ez duten errespetatu galdetzeko?

Mondraberriren erantzunaren zain...

Nork: Imamon.2009/03/25 23:21:46.371 GMT+1
Etiketak: lizentzia urraketa mondraberri librea urratu | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2009/02/01 17:16:45.580 GMT+1

PuntuEus elkartearen aurkezpena argazkitan

Euskarak erronka berri bat du: Interneten bere izen propioa sortzea. Interneten, izena eta izana elkarrekin baitoaz. Interneten, izenik ez duena, ez da. Eta hori da euskararen eta euskal kulturaren komunitatearen erronka berria: Interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzea: .EUS domeinua.

Horretarako sortu da PuntuEus Elkartea. Helburua: .EUS domeinua eskuratzea.

Nork: Imamon.2009/02/01 17:16:45.580 GMT+1
Etiketak: durango puntueus internet | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2009/01/25 23:35:15.473 GMT+1

Yashica MG-1

Yashica MG-1

Aurreko sarreran nire lehen argazki kamera izan zen Canon PRIMA Junior aurkeztu nizuen.

Oraingoa sarrera ilustratzen duen argazkia gurasoek ezkon bidaian Tenerifen erosi zuten Yashica MG-1 argazki kamera da. 35mm-tako lente finkoko kamera Yashinon 45/2.8 objektiboarekin.

1970ko kamera bada ere oraindik ondo dabil. Agian egunen baten karrete bat jarri eta argazki batzuk aterako ditut probatzeko.

Inor ezagutzen duzue digitala ez den argazki kamera erabiltzen duenik?

Nork: Imamon.2009/01/25 23:35:15.473 GMT+1
Etiketak: mg-1 yashica argazkilaritza 35mm | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/11/26 23:02:16.172 GMT+1

Nire lehen argazki kamera, Canon PRIMA Junior

Canon PRIMA Junior

Irudian ikusten duzuena nire lehen argazki kamera da. 35 mm-tako Canon PRIMA Junior. Argazkiak errebelatu eta inprimatu egiten ziren. Gogoratzen? Zelako oroitzapenak. Etxeko armairuetan garbiketa egiten aurkitu dut. Oker ez banago osaba-izebek erregalatu zidaten. Kamera honekin hainbat buru moztu nituen familiako ekitaldietan, klaseko ikasbidaietan talde argazkiak atera, familia erretratatu... etxean ditugun argazkien erdia kamera honekin atera ziren. Urteak pasa eta gurasoen Yashica MG-1 kameraren jabe egin nintzen. Urteetan argazkilaritza alde batera utzi ondoren berriz bueltatu nintzen gurasoek Lanzarotetik Canon PowerShot S200 digitala ekarri zidaten arte. 2 megapixeletako konpaktatik reflex digitalera salto egin nuen eta Olympus E-330 erosi nuen. Urte batera Canon 40D batengatik aldatu nuen.

Nork: isoriano.2008/11/26 23:02:16.172 GMT+1
Etiketak: prima canon junior argazkilaritza | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (2)

2008/10/21 20:42:12.124 GMT+2

Etxeko zerbitzaria, bai ala ez?

Aspalditik nabil kontu honekin bueltaka. Etxean erabiltzen ez dudan Pentium II zahar bat dut? Mahai bat okupatuta daukat eta ez diot erabilpenik ematen. Zerbitzari bat ezartzea pentsatu dut, baina zerbitzari bat behar dut?  Zertarako?

Erabilera

Erabiltzekotan fitxategiak partekatzeko erabiliko nuen gehien bat. Argazki asko ateratzen ditut (koadrilakoak eta musika taldeei). Nazkatuta nago CDak grabatu eta EZGAEk dirua lapurtzeaz. Fitxategiak partekatzeko guneak begiratzen egon naiz, baina debalde direnak fitxategi bakoitzeko muga dute. Beste batzuetan izena eman behar da gunean fitxategia jeisteko...

Erabiltzen ez dudan ordenagailuari GNU/Linux banaketaren bat instalatu eta zerbitzari bat montatzea pentsatzen nago.

Arazoa: sistema eta sare informatiko kontuetan ez naiz abila, baina zerbait berria ikasteko balioko du sikiera.

Laguntza

Sistema eta sare informatikoetan abilak zaretenoi laguntza eske nator. Ez, ez dizuet eskatuko etxera etorri eta zerbitzaria instalatzeko, nik egin nahi dut eta.

Baina zalantza batzuk ditut:
  • zein arazo ikusten diozue etxean zerbitzari bat jartzeari? 
  • Erraz egin daiteke ezagutza handirik gabe?

Nork: imamon.2008/10/21 20:42:12.124 GMT+2
Etiketak: infromatika zerbitzaria sarea etxea | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

2008/09/16 10:01:50.977 GMT+2

Burning taldearen kontzertua Aramaion

Burning

Pasa den egubakoitzean, irailak 12, Burning taldeak Aramaion kontzertua eskaini zuen. Herriko plaza goraino bete zuten madrildarrek. Kantu ezagunenak eskaini zituzten. Seguruenik ezagutuko dituzue Mueve tus caderas edo Que hace una chica como tu en un sitio como este bezalako abesti mitikoak.

Mueve tus caderas


/>

Que hace una chica como tu en un sitio como este


/>

Nork: Imamon.2008/09/16 10:01:50.977 GMT+2
Etiketak: aramaio argazkilaritza kontzertua burning | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

2008/09/08 22:47:47.517 GMT+2

Nota bat utzi didate auto barruan

Nota

Pasa den astean autoa garajera eraman konponketa bat egiteko. Egubakoitzean eguzki-babeslea jeitxi eta sarrera ilustratzen duen nota aurkitu nuen. 25 Hits of Mondra Underground Sounds Vol. 1 bilduma nuen irrati-CDan sartuta eta antza langileren batek gustuko du.

Nork: Imamon.2008/09/08 22:47:47.517 GMT+2
Etiketak: musika autoa nota renault scenic | Permalink | Erantzunak (4) | Errenferentziak: (0)

2008/09/05 16:15:46.602 GMT+2

Canon PowerShot G5, argazki kamera berria

Abuztu aurretik jaso nuen nuen ebay enkante gunean erositako argazki kamera, Canon PowerShot G5 bat.

Lehen nuen argazki kamera konpaktua, Canon PowerShot S200, ez zebilen oso ondo. Kolpe bat jaso eta uretara jausi zen, baina oraindik argazkiak ateratzeko moduan badago ere ez da oso fidagarria, gainera bateriaren iraupena oso mugatua da. Azkenengoz Kobetasoniken erabili nuen. Etxera bueltatu eta argazkiak deskargatu ondoren atera nituen guztietatik (ehundik goroa) bakarra salbatu zen. KISS taldearen argazki hau, beste guztiak desenfokatuta zeuden. Gertatutakoa ikusi nuenean konpakta berri bat behar nuela konturatu nintzen.

Bi gauza bakarrik eskatu nizkion kamera berriari:
  • Ahal zela kontrol manualak izatea.
  • Compact Flash txartela erabiltzea.
Interneten barrena argazki kamera modelo ezberdinen ezaugarriak begiratu ondoren Compact Flash txartela erabiltzen zuten kamera gutxi zeudela konturatu nintzen. Konpakta gehienak espazioagatik txartel txikiagoak erabiltzen zituzten.

Ebayn barrena Canon PowerShot G5a aurkitu nuen. Modeloa zaharra bada ere (2003 urtean kaleratu zen lehengoz) eskatzen niona zuen. Modelo berriagoek G7 eta G9a SDHC txartel mota erabiltzen dute. Gainera Canon 40D kamerak erabiltzen duen bateria mota berdina erabiltzen du. Hori izan zen G5 modeloa erosteko beste aitzakietako bat. Bilaketa bat egin eta enkantean 125 eurotan  argazki kamera, 3 bateria eta txartel bi eskuratu nituen.

Nork: Imamon.2008/09/05 16:15:46.602 GMT+2
Etiketak: argazkilaritza powershot kamera canon g5 | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)


Estatistikak