Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/01/29 11:31:04.314 GMT+1

Tximinoa kulturaren aurka


zimino

Poz handiz aurkezten dizuet zimino izenpean atera dudan lehengo diskoa: A monkey deconstructs Wagner 34 minutu pasatxo musika (?) esperimentala da. Doan jaisteko jarri dut, baina CD edizio hiper-mugatu bat ateratzeko aukeraz pentsatzen ari naiz.

Jaitsi diskoa (zip fitxategia) hemendik

Edo entzun diskoaren sei ataletako lehena:


powered by ODEO
Zer dago ingelesezko izenburu snob horren atzean? A monkey deconstructs Wagner honekin saiatu naiz tximino infinitoaren teoremari erantzun dekonstruktibista ematen: Zer egingo luke tokadiskos batekin armaturiko tximino batek Wagnerren Das Rheingold operarekin?

Ez dago sanplerrik diskoan, atal bakoitza saio bakarrean eta jarraian grabatu du ziminoak, orratza biniloaren gainean atzaparrarekin mugitzen. Alimaleko scratch-a, Dj iletsua, kulturaren aurka.


Nork: elilaztan.2008/01/29 11:31:04.314 GMT+1
Etiketak: kixmi zimino a_monkey_deconstructs_wagner | Permalink | Erantzunak (1) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak


 Ziminoa Sardiniako jaki tipiko bat da. Sassari hiriaren inguruetan ardiki edo behiki barrukiak ikatzakin erreta prestatzen da, baina beste lekuetan arrain merkeekin eginiko zopari esaten diote zimino.

    * Zimino deriva da una parola araba che letteralmente significa: carne o pesce con verdure cotti nel burro. Con il passare dei secoli il termine è stato abbinato, in modo preciso, all'uso di cuocere il pesce in olio, insieme a bietole o spinaci.

Nork: .2008/01/29 19:02:45.039 GMT+1

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak