2005/02/10 18:52:08.258 GMT+1
Zer diote blog honi buruz?
- Honezkero 3 urte dira eli laztangurenek "kixmi" abiarazi zuela: barandiaranek idatzi zuen euskal jentilek jesukristo "kixmi"rekin identifikatu zutela, ziminoarekin, eta, hari horri tiraka, dispertsatu barik, egundoko abentura den bloga ontzen ari da, aldi berean ikerketa serio eta aurkikuntza eta gozamen estetiko; zenbat doktore tesik ez ote duten aurrera egiten askoz ere gutxiagorekin, esaterako nireak...
Markos Zapiain - Filosofoa
- Tximinoen eta gizakien arteko gorabeherak ekartzen ditu. Nahiko mono-grafikoa da, baina monada bat, zinez. Argazki, marrazki eta bideoak sartzen ditu Elik, gaiarekin lotuak. Eta proposamen filosofiko bitxiak ekartzen ditu. Blog kurratua da eta zur eta lur utzi nau behin baino gehiagotan.
Urtzi Urkizu - Kazetaria
- Errespetu osoz esango dut, baina egia esan, Kixmi bloga... Ez dakit
nola definitu... Ez dakit nola esan... Beno ba ez duela ez hankarik eta
ez bururik.
Joni - Internauta
- Eldarnioa ulergarria da, gezurra salagarria.
Garikoitz - Internauta
- Ixildu zaitez mesedez!! Baina zein mundutan bizi zara zu, Kixmi?
Mikel - Internauta
Nork: elilaztan.2005/02/10 18:52:08.258 GMT+1
Etiketak:
jesukristo
kixmi
artea
fundamentalismoa
jesu
kristo
| Permalink
| Erantzunak (3)
| Errenferentziak: (0)
Erantzunak
Nork: Urbinaga.2008/02/27 06:51:20.699 GMT+1
http://urbinaga.blogspot.com/
ez dakit oso ondo zer esan nahi duzun, baina tximino zahar bat naizela iradoki nahi izan baduzu, the answer is YES.
Nork: eli.2008/02/27 20:21:07.224 GMT+1
Nork: martiniak.2008/04/20 14:50:57.829 GMT+2