Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2010/07/01 08:06:39.252 GMT+2

Tximinokeriaren ilusioa

Ikusi mesedez bideoa. Egin esperimentua. Christopher Chabris eta Daniel Simons psikologoek diseinatu zuten, baina eurek ere ez dakite oraindik nola funtzionatzen duen.

Nork: elilaztan.2010/07/01 08:06:39.252 GMT+2
Etiketak: psikologia kixmi | Permalink | Erantzunak (6) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Ulric Neisser psikologoak 1970ko hamarkadan eginiko esperimentuan oinarritu dira. Gorila beharrean, gizon bat euritako batekin erabili zuen Neisserrek. Chabris eta Simons psikologoek tximino mozorroa zuten laborategian, batek daki zergatik.

Bideoan dioten bezala, ikusleen erdiak edo ez du gorila ikusten, irudietan 9 segundoz agertu arren. Orain arte inor ez da gauza izan aurreikusteko nork –zein motako pertsonak– ikusiko duen eta nork ez.

Espero ez ditugun gauzez ohartarazteko ditugun mugak nabarmendu nahi dute zientzialariok. "Benetan ikusten duguna baino gehiago ikusten dugula uste izaten dugu, eta horrek ondorioak ditu. Oroimena benetan den baino hobea dela uste izaten dugu. Gure mugez konturatuko bagina, ez genuke telefonoz hitz egingo gidatzen dugun bitartean edo gauzak beste modu batera gogoratzen duen jendea gezurretan dabilela pentsatuko".

Beste ondorio bat: Edgar Allan Poek erakutsi zuen batzuetan gauza bat ezkutatzeko lekurik hoberena denen bistan dela, The purloined letter kontakizunean. Poeren hiru detektibe istorioetako azkena da hori. Lehena The Murders in the Rue Morgue  da, batzuen arabera, literaturako lehen detektibe istorioa. Hilketa misteriotsuak gertatzen dira Parisen. Detektibe argiak aurkitzen du ezusteko hiltzailea: orangutan bat da.



Nork: Eli.2010/07/01 09:01:35.337 GMT+2

Eli, barkagarri bekit beranta, asko irakurri dut, nire burua deseuskaldundu dut ia

Eta zalantzak ditut: proposamen arantzatsua da, kontsentsu zabalak apurtzen baititu

Lasa eta Zabalaren gorpuzkinak Tolosara ekarri zituztenean ertzainak senideei oldartu zitzaizkien, merezi patxadaz lurperatzea eragotzirik

Karmelo Landak Antigona aipatu zion Atutxari Legebiltzarrean, Andu Lertxundi ere Antigonaz oroitu zen

Azken egunak Gandiagarekin-en Joxe Azurmendik berez bezala egin du Antigonaren alde

Josune Ariztondok eta Joseba Arregik egin izan dute Creonteren hitzen antzekoekin legea beti eta nonahi betearaztearen alde

Hegel, Lacan eta Judith Butler-en ondoren, Zizekek oso modu bitxian irakurri du Antigona

Ondorio gisa dio: "Antigone is a nasty bitch"

Nork: markos zapiain.2010/07/13 20:32:06.452 GMT+2

eli, zuriz jantzitakoek pilota 16 aldiz pasatzen dutela zenbatu dut, ederki beraz, baina ez dut gorila ikusi

gure etxean lau gara eta inork ez du gorila ikusi

morgue karrikako hiltzailea orangutana izan zela ere ez nukeen ikusiko

diozu ezin dela aurreikusi zein motako jendea izango den ikusteko gai eta zein ez

baina badago baten bat ikusteko gai ala, aldez aurreko abisurik gabe?

bereziki estuak eta unilateralak ote gara zapiaindarrok?

Nork: markos zapiain.2010/07/14 10:07:05.876 GMT+2

Etxean, esaterako, nik ez nuen tximinoa ikusi. Izarnek ikusi egin zuen eta baita zazpi urteko semeak ere.

Halere, bideo horrekin harago joan nahi izan dute psikologook: gorilarena dakitenek ikusi egiten dute, baina ez dituzte ikusten beste aldaketa txikiak, tximinoaren bila dabiltzalako. Beraz, aski unibertsala da mezua: gauza baten bila zabiltzanean ez dituzu inguruan gertatzen direna ikusten. Gure zentzumenen mugak agerian geratzen dira, edo, hobe esanda, zentzumenetatik heltzen zaion informazioa prozesatzeko garunak dituen mugak.

Horretarako behar al ditugu filosofoak?

Oharkabean pasatzen zaizkigun tximinoak erakusteko?

John Perry filosofoak azaldu zidan behin filosofiaren funtsa:

Tarteka norbaitek galdetzen du gure unibertsitatean: "Baina zertarako behar dugu filosofia departamendua?". Orduan guk erantzuten diogu: "Filosofia departamendua ez izatea pentsaezina da". Trikimailu horrek funtzionatu egin digu azken 300 urtez.


Nork: eli.2010/07/15 10:33:50.912 GMT+2

eli, zuriz jantzitakoek pilota 16 aldiz pasatzen dutela zenbatu dut, ederki beraz, baina ez dut gorila ikusi

Nork: Website Submission.2011/10/11 10:34:39.675 GMT+2
http://ultradir.biz/

Tarteka norbaitek galdetzen du gure unibertsitatean: "Baina zertarako behar dugu filosofia departamendua?". Orduan guk erantzuten diogu: "Filosofia departamendua ez izatea pentsaezina da". Trikimailu horrek funtzionatu egin digu azken 300 urtez.
Website Submission

Nork: Website Submission.2011/10/11 10:37:30.429 GMT+2
http://ultradir.biz/

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak