Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/09 15:21:54.284 GMT+1

Tximino hipergaitua

izaraturin

Alemaniako haur hipergaitu batek idatzi dit (hipergaitua = talentu apartekoa, 'superdotatua'), Bihotzmakina bideoa bere web-orrian sartu duela esateko eta Jesukristo eta Hanuman tximu-jainkoaren arteko mimesiaz duen teoria azaltzeko. Beldurra ematen didate alemaniarrek, abstrakziorako duten joera ez delako gizatiarra.


Gottlob Preiswert du izena eta talentu aparteko ikasleen forum bateko partaidea da. Nire bideoa YouTuben aurkitu duela eta zirrara sentitu duela esan dit. Teoria bat du mimesiaren inguruan. "Mimesiaren fenomenoa leku guztietan dago ezkutuan", azaldu dit e-mail batean, "horregatik zirrarak hartu gaitu ikusi dugunean agian baduela zurekin ere zerikusirik, zure bideoak gurekin bai behintzat".

Batzuen arabera Jesu kristoren gorpua biltzeko erabili zen Turingo Izara, deiturikoa eta haren irudia ageri du. Haatik, erradiokarbonoarekin eginiko proben arabera, Turingo Izara XIII.-XIV. mendekoa da. Wernerren arabera, izara 180º biratuz gero, Hanuman tximinoaren irudia agertzen du.

turin2

"Badirudi objektua -gurutziltzaturiko Kristoren physis-a- Hanuman tximu-jainkoaren subjektua bihurtu dela,  haren psyche hilezkorraren berezko izaerarekin".

Egia esan, nik ez dut Hanuman ikusten irudi horretan, eta saiatu egin naiz angulu guztietatik begiratzen. Egia da baitaere, duela urte batzuk modan zeuden lamina koloretsu haietan ez nuela inoiz lortu agintzen zidaten hiru dimentsioko irudirik ikustea.

Aleman idealista zintzo gisa, Kant-Fichte-Hegel jarraitzen ditu Gottlob Preiswertek ere. "Tesi, antitesi eta sintesi" eskema aipatzen du. Jesu Kristo tesia litzateke, fisika, Mendebaldeko materialismoa, Hanuman ekialdeko filosofiako antitesia, psikea, espiritualitatea. Sintesia lortu beharko genuke "globalizazioaren etorkizunean".

New Age kutsua du horrek, bistan da. Sintesi nahiak alemanieraz pentsatzen duen buruaren abstrakziorako joera ikaragarriaren munstroak dira. Philip K. Dickek askotan idatzi zuen "gogo alemaniarraren joera psikotiko" horretaz. (Gogorregia naiz hemen, gaztetxoarekin zein germanoekin, oro har).

Nik ez dut sintesitan sinesten. Markos Zapiainek gogoratu duen moduan, antitesiaren ondoren gehienetan ez dator sintesia baizik eta protesia. Baina bat egiten dut hiruaren garrantzian. Lao Zik esan zuen Dao de Jing bilduman:
  • Daoak Bata sortu zuen,
    Batak Bia sortu zuen,
    Biak Hirua sortu zuen,
    Hiruak izaki guztiak sortu zituen
    (Joxe Arregik eta Pilar Lasartek berriki argitaraturiko itzulpenetik)
Egungo Kaosaren Teoriak arrazoia eman diola dirudi. David Ruellek eta Floris Takensek 1971ean argitaratu zuten On the Nature of Turbulence artikuluan esan zuten aski direla hiru mugimendu independente zurrunbiloaren konplexutasun osoa sortzeko.

Diseinu adimentsua
proposatzen duten neokreazionistek diote munduaren konplexutasunak frogatzen duela atzean "diseinatzaile" bat dagoela. Nire ustez kontrakoa da: Jainkorik balego mundua askoz sinpleagoa litzateke.

Aitaren izenean, semearen izenean eta izpiritu santuaren izenean... Unibertsoaren abizena "Kaos" da eta tximinoa da horren profeta.

(Preiswert gaztearena New Age bada, zer da nire amaiera efektista-folkloriko hau? Nire burmuinaren zein zirrikitutik atera da?)

Nork: elilaztan.2008/02/09 15:21:54.284 GMT+1
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (3) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Hona Preiswerten e-mailen testuak:

Dear Eli Laztangurenen,
> We found your beautifully made video clip on hanuman
> / christ. Where you come from hanuman´s side, we
> come from christ´s side pointing to the fact, when
> you turn the Shroud of Turin by 180 degrees, you
> will discover Hanuman on the Shroud. Here are the
> links, where we use your video:
> http://www.icube.li/hanuman_christus.html and the
> relevant topic we also placed in a youth forum:
> http://forum.mysnip.de/read.php?10755,40850,page=21
> unfortunately, everything is in German,
> nevertheless, hope to get into communication...
> Cheers, Gottlob Preiswert

Hoi Eli!

Vielen Dank für das Mail und die Nachfrage. Unsere
Webidentitäten/Benutzernamen sind "Gottlob Preiswert"
und "Hau den Lukas" oder Hau_den_Lukas. Falls von
Interesse, dann wären folgende drei Dokumente wichtig
zum besseren Verständnis (das neuste zuerst):

1) Es ist als Kartenprojekt konzipiert: doppelseitig
bedruckt, am besten auf dickes A4-Papier und mit den
Kreuzsymbolen aussen gefaltet. Hier der Link:
http://www.icube.li/objekte/mimesis.PDF

2) Ebenfalls wie oben als Kartenprojekt (Weihnachten /
Neujahr 2007/08) konzipiert:
http://www.icube.li/objekte/im_karmischen_spiegel.PDF

3) Das Zentrale auf einer A4-Seite mit nachfolgendem
Text (4 Seiten):
http://www.icube.li/objekte/bewusstseinsoekologie_.PDF

Das wärs auf die Schnelle eigentlich. Unsere zentrale
Webseite ist http://www.icube.li (identisch mit
http://oekokubus.net u.a.). Die Texte 1-3 oben sind
auch auf den Seiten 20 und 21 in einem Schülerforum
für Hochbegabte zu finden:

Seite 21 (der aktuellste Beitrag 1) mit der "Hanuman
Christus" Metapher:
http://forum.mysnip.de/read.php?10755,40850,page=21

Seite 20 (all die Beiträge vom Benutzer "Hau den
Lukas"):

Alles zentrale ist auf unserer Webseite zu finden, zum
Teil halt auch verborgen und erst über das Klicken auf
Bildchen oder auch im Archiv sichtbar.

Das Phänomen der Mimesis schlummert ja latent überall,
drum sind wir gespannt zu erfahren, ob das alles
vielleicht auch mit Dir zu tun hat, Dein Video auf
jeden Fall mit uns...

Grüessli

Gottlob Preiswert

Nork: Eli.2008/02/12 13:23:36.819 GMT+1

Nondik atera dudan Philip K. Dicken aipua?:

The Man in the High Castle
- Penguin Books 2001, 44. orrialdea.

Nork: Eli.2008/02/12 13:27:44.644 GMT+1

Hoi Eli,

Gottlob Preiswert und ich sind ganz fasziniert von
Deinem Blog und den Hintergründen dazu...

Was meinst Du, wenn wir die "interdisziplinäre
Gottesbeweisdebatte" - "der interdisziplinäre
Gottesbeweis" auch DIG genannt, lancieren?
Die Frage nämlich, ob die "Hanuman - Christus -
Tasymetrie" ein Gottesbeweis sei, führt zu der
Syxnthese von These und Antithese, zu der Trilogie
"Realität - Irrealität - Tasymetrie" => AMRITA =
Anfang, Metamorphose, Real, Irreal, Tasymetrie.

Hättest Du für eine Vorstellung wie man so etwas bzw.
was es für eine Konstellation benötigen würde, um so
etwas international zu machen=

mit Grüessli,

Nork: Gottlob Preiswert.2008/02/23 18:50:55.855 GMT+1

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak