Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2008/02/06 19:53:09.233 GMT+1

Nire Guggenheima Sustatun


Picture 4

Sustatun nire lan bat jarri dute: Oihanaheim fotomuntaketa.

Azken egunotan hainbat hedabideetan esperimentu mental bat egin dutela kontatzen dute Sustatukoek: nola geratuko zen Lur planeta gizakirik gabe? Galderari erantzuna eman nahi izan diote artikulu, irudi eta bideoren bitartez.

Nik aspaldi (hamar urte inguru) irudikatu nuen Bilbo post-apokaliptikoa, Guggenheimen hondakinak tximinoen jolas-parke bihurtuta.

oihanaheimazkena

Proposamen bat bota dut Sustatun: puzzle bat argitaratu nahi dut irudi horrekin (5.000 piezakoa edo).

Horrez gain, merchandising sail oso bat imaginatzen dut, irudi horrekin ilustratzeko: elastikoak, paretarako erlojuak, ontziak, platerak, posterrak, postalak...

Antzeko gauza bat egin zuen Errusiako AES arte taldeak Islamic Project egitasmoarekin: Gugenheim islamikoa.

Kapitalismoaren aldetik apokalipsia ere merkantzia bihurtzeko ahalegina irudikatuko genuke horrela, ironiaz. Ironia baita azken babeslekua, Guggenheim azpiko hondartza txiki hori sortzen den arte behintzat.

Nork: elilaztan.2008/02/06 19:53:09.233 GMT+1
Etiketak: guggenheim kixmi | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak