(Bideoa saltoka ikusten baduzu, konexio motela duzu. Ikusi ondo hemen, kalitate gutxiagorekin bada ere)
Jesubioa terminoa asmatu zuen Georges Bataille filosofoak, Jesus, je suis, sujet eta Vesubio hitzak batean sintetizatzeko. Tximino baten ipurditik ateratzen den erupzio eskatologiko gisa irudikatu zuen Jesubioa. Batailleren ideia zertan den azaltzeko goiko bideoa egin dizuet, sarrera gisa.
"Guztiz begibistakoa da Jésuve izenean Jesus aipatzen duela Bataillek, ez dago beste froga bilatu beharrik". Hala idatzi dit Camille Dumoulié irakasleak. Literatura konparatua irakasten du Dumouliék Paris X-Nanterre unibertsitatean eta, horrez gain, Littérature et Idée ikerketa zentroa zuzentzen du.
Batez ere, Nietzscheren ideiek Antonin Artaud idazlearengan izaniko eragina aztertu du Dumouliék bere lanetan eta Bataillek horiei segida eman ziela dio. Dumouliéren Sur quelques sujets dionysiaques, d’Archiloque à Artaud lana irakurri dut eta, berehala idatzi diot irakasleari, Kixmi blogean interesatzen zaizkidan gaietan sakontzeko.
Georges Bataille
Lehen ere idatzi dut Batailleren inguruan. Gogoratu Bataille estasian sartzen zela zoologikoan tximinoen ipurdiak ikusten zituenean. Gogoratu istorio sadomaso-mistiko bat idatzi zuela tximino baten sakrifizioaren inguruan (azpiko gailuan sakatu eta entzun dezakezu).
Henri de Régnier-en “La Double maîtresse”eleberriakLamparelli kardinala du protagonista. Etsita dabil, ez
baitute Aita Saindu aukeratu. Zimino talde baten aurka mendeku hartuko du. Aurretik
kardinalez mozorroarazi eta konklabean kokatu ditu, bere jauregiko
terrazan.
Lamparelli kardinalaren ziminoak, askotarikoak izanagatik
ere, tamainaz zein nortasunaz, guztiak daude berdin jantzirik, purpura nagusi baina
soineko eskarlataz. Ipurdi aldeko irekidurak begi-bistan jartzen ditu kulero
dotoreak.
Lantzean behin, mehatxu egiten die Lamparellik, garrasika
exijitzen die damu daitezen, bere aldeko botoa ez emateagatik.
Baina berehala Lamparelli ito egiten da irriz zimino/kardenalei
begira, bereziki Aita Saindu izango denari, ile urdinak seinalatua eta
sagaratua. Lamparelliren barre-algarak batez ere ziminoen arteko liskar
zalapartariek piztuko dituzte.
Honelaxe deskribatzen du Régnierrek zimino kardinalen
borroka: “Kaka-nahastea itzela zen. Zapuzturik eta amorraturik, atzaparka eta
haginka erasotzen zioten elkarri, jauzika, putinka eta zalapartaka. Gauzak
txarto zihoazen. Arrakalatuta zeuzkaten soineko gorriminak, eta piltzarrek, beso haserretuen
gainetik, airea astintzen zuten. Jantzi zulatuetatik azal iletsuak ageri
ziren.”
Erantzunak
Henri de Régnier-en “La Double maîtresse”eleberriak Lamparelli kardinala du protagonista. Etsita dabil, ez
baitute Aita Saindu aukeratu. Zimino talde baten aurka mendeku hartuko du. Aurretik
kardinalez mozorroarazi eta konklabean kokatu ditu, bere jauregiko
terrazan.
Lamparelli kardinalaren ziminoak, askotarikoak izanagatik ere, tamainaz zein nortasunaz, guztiak daude berdin jantzirik, purpura nagusi baina soineko eskarlataz. Ipurdi aldeko irekidurak begi-bistan jartzen ditu kulero dotoreak.
Lantzean behin, mehatxu egiten die Lamparellik, garrasika exijitzen die damu daitezen, bere aldeko botoa ez emateagatik.
Baina berehala Lamparelli ito egiten da irriz zimino/kardenalei begira, bereziki Aita Saindu izango denari, ile urdinak seinalatua eta sagaratua. Lamparelliren barre-algarak batez ere ziminoen arteko liskar zalapartariek piztuko dituzte.
Clément Rosset-en iritziz, ziminoen liskarrok badute giza kardinalen ika-miken nolabaiteko antza.
Honelaxe deskribatzen du Régnierrek zimino kardinalen borroka: “Kaka-nahastea itzela zen. Zapuzturik eta amorraturik, atzaparka eta haginka erasotzen zioten elkarri, jauzika, putinka eta zalapartaka. Gauzak txarto zihoazen. Arrakalatuta zeuzkaten soineko gorriminak, eta piltzarrek, beso haserretuen gainetik, airea astintzen zuten. Jantzi zulatuetatik azal iletsuak ageri ziren.”
Nork: markos zapiain.2008/12/29 17:37:26.776 GMT+1
Eskerrik asko, Markos. Begiratuko dut istorioa. Badirudi podcast batean kontatzeko modukoa dela.
Nork: eli.2008/12/30 09:06:30.600 GMT+1