Eli, Batailleri eta giboiaren sakrifizioari loturiko
pasadizo zirraragarri baten berri izan dut (Michel Onfrayk kontatu du Caen-go
Unibertsitate Popularrean, aurten, otsailaren 18an edo 25ean…)
Bataille, Roger Caillois, Kojève, Jean Wahl, Klossowski, Michel
Leiris eta beste batzuek Soziologiako Eskola fundatu zuten 1937an eta bertan ibili
ziren 1939an desegin zen arte
Elizarik gabeko sakratutasun baten bila ibili aritu, sakratu
laiko baten bila
Bataillek sakratua beti transgresioari lotu zion
Esaterako, bere amaren gorpuaren aurrean masturbatu zen, ama
hilaren gainean isuri zuen hazia
Bestalde, Bataillerentzat sakratuak aldez aurretik
sakrifizioa eskatzen du; nabarmena da hori kristautasunean, Rene Girardek
azpimarratu duenez
Hilketa baten ostean, hiltzaileak eta lekukoak biltzen
dituen oroitzapenak, damuak, sentimendu nahasiak adieraziko luke sakratua
Eskolakideen artean lotura erlijiosoa piztu nahian, Soziologia
Eskolako zenbait kidek biktima bat aurkitu zuten, bere burua sakrifikatzeko
gertu zegoen emakume idazle bat
Baso batean hiltzea erabaki zuten
Baina azkenik ez zuten egin; eta emakume idazlearen ordez,
zimino bat sakrifikatu omen zuten
Nik irakurrita dudanez, biktima bazuten prest, baina ez omen zuten aurkitu hura hilko zuen inor, borreroari ordaintzeko dirua jarri bazuten ere. Biktima boluntarioa Batailleren maitalea omen zen (gehien maite zuena sakrifikatu nahi zuen Bataillek).
Ziminoarena ez nekien.
Beraz, litekeena da Bataillek istorio horretan kontatzen duena benetan gertatu izana. Emakume ilehoria, agian, Batailleren maitale hura izango zen, berez sakrifikatu behar zutena, tximino-ordainarekin ordezkatu zutena.
Hori guztia jakinda ez nau harritzen Andre Breton antipatikoak Batailletaz esan zuena: "Bataille izan da bizitzan ezagutzea merezi izan zaidan gizon bakarra". Wikipediatik:
Fascinated by human sacrifice, he founded a secret society, Acéphale, the symbol of which was a decapitated man. According to legend, Bataille and the other members of Acéphale
each agreed to be the sacrificial victim as an inauguration; none of
them would agree to be the executioner. An indemnity was offered for an
executioner, but none was found before the dissolution of Acéphale
shortly before the war.
Nork: eli.2008/10/06 19:32:24.220 GMT+2
Hara, badirudi Bataille modan dagoela.
Hau, gaurkoa da:
CINE-SITGES Con Laugier y su "Martyrs" llegó a Sitges el terror extremo y la polémica Jose Oliva Sitges (Barcelona), 7 oct (EFE).- Con el director francés Pascal Leiger y su segundo largometraje, "Martyrs", proyectado hoy dentro de la sección competitiva Fantástico, ha llegado al Festival de Cine de Sitges el terror extremo y la polémica. La película, que ya causó cierto revuelo entre los programadores de festivales que pudieran ver "Martyrs" en el último festival de Cannes, narra y muestra con pelos y señales el proceso de martirio de una joven, humillada, golpeada y al final despellejada. Tras asegurar que es un "fan del cine de terror", Leiger ha dejado bien claro para aquellos que juzgan su película, que "el cine de terror ha de tener siempre un punto de transgresión y provocación". Pretendía que ese tipo de cine transgresor llegara al gran público, porque "hace años que las películas de terror las hacen los fans para los fans del género". Admite que "Martyrs" es una cinta genuinamente francesa, europea, que bebe en una cultura arraigada en su país: "George Bataille y sus ideas sobre la necesidad del sufrimiento, unas ideas muy ligadas a la tradición católica, o también Foucault, que me ha influido tanto que lo conozco casi de memoria".
Nork: eli.2008/10/07 19:13:11.533 GMT+2
Michel Onfray filosofoari idatzi diot Batailleren tximinoaz galdetzeko:
Zuk uste duzu Bataillek Giboiaren Sakrifizioa testuan kontatzen duen errituala benetan gertatu zela?
Hori galdetu diot eta zera erantzun dit:
C'est assez probable
Onfrayk gaineratu duenez, berak otsaila partean irakurri berri zuen Michel Suryak idatziriko Batailleren biografia. Liburu horretan begiratzeko esan dit. Bihar bertan hasiko naiz irakurtzen.
Nork: eli.2008/10/09 19:54:38.431 GMT+2
eli, hona idatzi diozu onfrayri?
michelonfray@orange.fr
nik ere idatziko diot agian; gustuko dut, egundoko hizlaria da, irakasle bikaina, baina esaterako onfrayk biziki maite dituen sartrek, deleuzek eta foucaultek estimatzen zuten euskaldunen ahalegina bizirik irauteko, separatistak ziren
aldiz, onfray errepublikazale jakobinoa da, eta aldi berean anarkista
ez dakit zer esango liokeen euskaraz bizi nahi duen euskaldun bati
landare eta animalia espezieak bezala hizkuntzak egunero desagertzen direla dio, ez dela dramatizatu behar
baina berari inoiz ez zaio burutik pasatu ingelesa erabiltzen ahalegintzea, frantsesa baino indartsuagoa den hizkuntzaren bat erabiltzea
zentzu horretan, askoz ere koherenteagoa da slavoj zizek: unibertsalista da eta bere obra idazteko ingelesa hobetsi du, ama hizkuntza baztertu
onfrayk aldiz diferentzialista dirudi baina hizkuntzari dagokionez ematen du bere proposamen bakarra hauxe dela: "egin dezagun denok frantsesez, nire hizkuntzaz, Frantzian bederen bai"
nire arazoa da hori dena akats ortografikorik gabe frantsesez jartzeko... (baina beharbada akats ortografikoek emango diote elektrogutunari nolabaiteko sinesgarritasuna...)
Izugarria da zenbat pitokeria idatzi eta pentsatzen diren unibertsalismo-lokalismo ustezko dikotomia horren inguruan. Susmoa dut horren inguruan filosofoek ematen dituzten argudioak a-posteriori eraikitzen dituztela, euren jarrera justifikatzeko. Bada garaia horiek dekonstruitzeko, azpian dauden zio sozio-psikologiko sakonagoak ikusteko. Frantsesen kasuan inon baino nabarmenagoa da hori: école française burmuina-garbitzeko (barkatu, "hezteko") makina izugarria da.
Beraz, ez nuke oso serio hartuko Onfrayren errepublikanismoa (ez du ingelesez idatziko, frantses gehienek bezala, ez delako ondo moldatzen) edo Slavoj Zizeken unibertsalismoa (zergatik ez du esperantoz idazten?). Gizatiarra, gizatiarregia...
Batailleri dagokionez, Onfrayk ez daki ezer. Biografia irakurri du aurten (1987an argitaratu zuten!!), besterik ez.
Baina, halere, arreta piztu diona tximinoaren sakrifizioarena da... Gora Onfray simiologoa!
Nork: Eli.2008/10/22 08:39:53.369 GMT+2
unibertsalista garaikideen artean soilik ama hizkuntzaz idazten ez dutenak dira duinak: Kojève, Zizek
Zizekek badaki zer den unibertsalismoaren izenean euskaraz idazteari uko egin eta gaztelaniaz idazteko aholkatzen duen espainola
esloveniarren espainolak, antza, serbiarrak dira
eta irtenbide zuzena, serbiarrei eta espainolei beren probintziakeria erakutsi eta ingelesaren edo esperantoaren bidez gainditzea
(Etikako testu liburu espainol batean antzeko garrantzia ematen diote, feminismoaren historia mundialari dagokionez, Simone de Beauvoir-i eta Emilia Pardo Bazan-i; eta euskaratu egin dute testu liburu hori)
Onfrayren eta Zizeken bidez, bestalde, gaur egun ikusgarria da dezentralizazioa filosofian
Euskal Herritik edo Balitik begiratuta, Paris gaur egun ez da deus, Caenen aldean
ezta Berlin ere, Ljubljanaren aldean
behin batean liburu bat atera eta ikasle ohi batek (A eredukoa) elkarrizketa egin zidan irratian; lehenbiziko galdera: zer dela eta idatzi duzu liburua euskaraz? zabalagoa da merkatua gaztelaniaz!
eta Arestik erantzun zion: eta txineraz, are zabalagoa!
eli, etxean denis hollier-ek apailaturiko "el colegio de sociología" daukat (taurus, 1982), bataille, caillois, klossowski, kojève, jean wahl eta horien hitzaldiak jasotzen dituena, "acéphale"ko idazleak, eta etengabea da sakratuaren eta sakrifizioaren eta hilketaren arteko harremanen ingurukogogoeta
bestalde, onfrayri idatzi diot, esanez nire uste apalean ezkerreko nietzschezale baten separatismoak ez lukeela soilik periferiako landaretza eta sukaldaritza mirestera mugatu behar, politikoagoa behar lukeela (egia da hala ere ez dela gauza bera argentanen jaiotzea, bere frantsestasunaz batere zalantzarik ez duen herrian, edo irunen, gipuzkoako herririk orain dela urte batzuk behintzat espainolizatu eta desegituratuenean, arazo psikolinguistiko pilo batek joa, ohiko soziolinguistikoez gain...)
onfrayk caenen afaltzera eta lo egitera gonbidatu nau astelehenean, bere hitzaldiaren ostean
batek daki normandiar ohiturak nolakoak diren, bermeoko hegaluzea eramango dut agian afarirako... zenbait tokitan ordea iraindu egiten dituzu gonbidatzaileak zerbait eramanda, iradokiko bazenu bezala ez direla gai bere kabuz behar bezalako afari bat eskaintzeko, ez dutela aski hazkurri
beste noizbait gurera etorriko da bera, eta profita genezake berrian edo zerbait egiteko
Erantzunak
Eli, Batailleri eta giboiaren sakrifizioari loturiko pasadizo zirraragarri baten berri izan dut (Michel Onfrayk kontatu du Caen-go Unibertsitate Popularrean, aurten, otsailaren 18an edo 25ean…)
Elizarik gabeko sakratutasun baten bila ibili aritu, sakratu laiko baten bila
Bataillek sakratua beti transgresioari lotu zion
Esaterako, bere amaren gorpuaren aurrean masturbatu zen, ama hilaren gainean isuri zuen hazia
Bestalde, Bataillerentzat sakratuak aldez aurretik sakrifizioa eskatzen du; nabarmena da hori kristautasunean, Rene Girardek azpimarratu duenez
Hilketa baten ostean, hiltzaileak eta lekukoak biltzen dituen oroitzapenak, damuak, sentimendu nahasiak adieraziko luke sakratua
Eskolakideen artean lotura erlijiosoa piztu nahian, Soziologia Eskolako zenbait kidek biktima bat aurkitu zuten, bere burua sakrifikatzeko gertu zegoen emakume idazle bat
Baso batean hiltzea erabaki zuten
Baina azkenik ez zuten egin; eta emakume idazlearen ordez, zimino bat sakrifikatu omen zuten
Nork: markos zapiain.2008/10/06 17:20:57.795 GMT+2
Nik irakurrita dudanez, biktima bazuten prest, baina ez omen zuten aurkitu hura hilko zuen inor, borreroari ordaintzeko dirua jarri bazuten ere. Biktima boluntarioa Batailleren maitalea omen zen (gehien maite zuena sakrifikatu nahi zuen Bataillek).
Ziminoarena ez nekien.
Beraz, litekeena da Bataillek istorio horretan kontatzen duena benetan gertatu izana. Emakume ilehoria, agian, Batailleren maitale hura izango zen, berez sakrifikatu behar zutena, tximino-ordainarekin ordezkatu zutena.
Hori guztia jakinda ez nau harritzen Andre Breton antipatikoak Batailletaz esan zuena: "Bataille izan da bizitzan ezagutzea merezi izan zaidan gizon bakarra".
Wikipediatik:
Fascinated by human sacrifice, he founded a secret society, Acéphale, the symbol of which was a decapitated man. According to legend, Bataille and the other members of Acéphale each agreed to be the sacrificial victim as an inauguration; none of them would agree to be the executioner. An indemnity was offered for an executioner, but none was found before the dissolution of Acéphale shortly before the war.
Nork: eli.2008/10/06 19:32:24.220 GMT+2
Hau, gaurkoa da:
CINE-SITGES
Con Laugier y su "Martyrs" llegó a Sitges el terror extremo y la
polémica
Jose Oliva
Sitges (Barcelona), 7 oct (EFE).- Con el director francés Pascal
Leiger y su segundo largometraje, "Martyrs", proyectado hoy dentro
de la sección competitiva Fantástico, ha llegado al Festival de Cine
de Sitges el terror extremo y la polémica.
La película, que ya causó cierto revuelo entre los programadores
de festivales que pudieran ver "Martyrs" en el último festival de
Cannes, narra y muestra con pelos y señales el proceso de martirio
de una joven, humillada, golpeada y al final despellejada.
Tras asegurar que es un "fan del cine de terror", Leiger ha
dejado bien claro para aquellos que juzgan su película, que "el cine
de terror ha de tener siempre un punto de transgresión y
provocación".
Pretendía que ese tipo de cine transgresor llegara al gran
público, porque "hace años que las películas de terror las hacen los
fans para los fans del género".
Admite que "Martyrs" es una cinta genuinamente francesa, europea,
que bebe en una cultura arraigada en su país: "George Bataille y sus
ideas sobre la necesidad del sufrimiento, unas ideas muy ligadas a
la tradición católica, o también Foucault, que me ha influido tanto
que lo conozco casi de memoria".
Nork: eli.2008/10/07 19:13:11.533 GMT+2
- Zuk uste duzu Bataillek Giboiaren Sakrifizioa testuan kontatzen duen errituala benetan gertatu zela?
Hori galdetu diot eta zera erantzun dit:- C'est assez probable
Onfrayk gaineratu duenez, berak otsaila partean irakurri berri zuen Michel Suryak idatziriko Batailleren biografia. Liburu horretan begiratzeko esan dit. Bihar bertan hasiko naiz irakurtzen.Nork: eli.2008/10/09 19:54:38.431 GMT+2
michelonfray@orange.fr
nik ere idatziko diot agian; gustuko dut, egundoko hizlaria da, irakasle bikaina, baina esaterako onfrayk biziki maite dituen sartrek, deleuzek eta foucaultek estimatzen zuten euskaldunen ahalegina bizirik irauteko, separatistak ziren
aldiz, onfray errepublikazale jakobinoa da, eta aldi berean anarkista
ez dakit zer esango liokeen euskaraz bizi nahi duen euskaldun bati
landare eta animalia espezieak bezala hizkuntzak egunero desagertzen direla dio, ez dela dramatizatu behar
baina berari inoiz ez zaio burutik pasatu ingelesa erabiltzen ahalegintzea, frantsesa baino indartsuagoa den hizkuntzaren bat erabiltzea
zentzu horretan, askoz ere koherenteagoa da slavoj zizek: unibertsalista da eta bere obra idazteko ingelesa hobetsi du, ama hizkuntza baztertu
onfrayk aldiz diferentzialista dirudi baina hizkuntzari dagokionez ematen du bere proposamen bakarra hauxe dela: "egin dezagun denok frantsesez, nire hizkuntzaz, Frantzian bederen bai"
nire arazoa da hori dena akats ortografikorik gabe frantsesez jartzeko... (baina beharbada akats ortografikoek emango diote elektrogutunari nolabaiteko sinesgarritasuna...)
Nork: markos zapiain.2008/10/21 12:25:16.940 GMT+2
michelonfray@orange.fr
eta luze gabe erantzun du, labur bada ere.
Izugarria da zenbat pitokeria idatzi eta pentsatzen diren unibertsalismo-lokalismo ustezko dikotomia horren inguruan. Susmoa dut horren inguruan filosofoek ematen dituzten argudioak a-posteriori eraikitzen dituztela, euren jarrera justifikatzeko. Bada garaia horiek dekonstruitzeko, azpian dauden zio sozio-psikologiko sakonagoak ikusteko. Frantsesen kasuan inon baino nabarmenagoa da hori: école française burmuina-garbitzeko (barkatu, "hezteko") makina izugarria da.
Beraz, ez nuke oso serio hartuko Onfrayren errepublikanismoa (ez du ingelesez idatziko, frantses gehienek bezala, ez delako ondo moldatzen) edo Slavoj Zizeken unibertsalismoa (zergatik ez du esperantoz idazten?). Gizatiarra, gizatiarregia...
Batailleri dagokionez, Onfrayk ez daki ezer. Biografia irakurri du aurten (1987an argitaratu zuten!!), besterik ez.
Baina, halere, arreta piztu diona tximinoaren sakrifizioarena da... Gora Onfray simiologoa!
Nork: Eli.2008/10/22 08:39:53.369 GMT+2
Zizekek badaki zer den unibertsalismoaren izenean euskaraz idazteari uko egin eta gaztelaniaz idazteko aholkatzen duen espainola
esloveniarren espainolak, antza, serbiarrak dira
eta irtenbide zuzena, serbiarrei eta espainolei beren probintziakeria erakutsi eta ingelesaren edo esperantoaren bidez gainditzea
(Etikako testu liburu espainol batean antzeko garrantzia ematen diote, feminismoaren historia mundialari dagokionez, Simone de Beauvoir-i eta Emilia Pardo Bazan-i; eta euskaratu egin dute testu liburu hori)
Onfrayren eta Zizeken bidez, bestalde, gaur egun ikusgarria da dezentralizazioa filosofian
Euskal Herritik edo Balitik begiratuta, Paris gaur egun ez da deus, Caenen aldean
ezta Berlin ere, Ljubljanaren aldean
behin batean liburu bat atera eta ikasle ohi batek (A eredukoa) elkarrizketa egin zidan irratian; lehenbiziko galdera: zer dela eta idatzi duzu liburua euskaraz? zabalagoa da merkatua gaztelaniaz!
eta Arestik erantzun zion: eta txineraz, are zabalagoa!
Nork: markos zapiain.2008/10/23 12:38:24.905 GMT+2
bestalde, onfrayri idatzi diot, esanez nire uste apalean ezkerreko nietzschezale baten separatismoak ez lukeela soilik periferiako landaretza eta sukaldaritza mirestera mugatu behar, politikoagoa behar lukeela (egia da hala ere ez dela gauza bera argentanen jaiotzea, bere frantsestasunaz batere zalantzarik ez duen herrian, edo irunen, gipuzkoako herririk orain dela urte batzuk behintzat espainolizatu eta desegituratuenean, arazo psikolinguistiko pilo batek joa, ohiko soziolinguistikoez gain...)
onfrayk caenen afaltzera eta lo egitera gonbidatu nau astelehenean, bere hitzaldiaren ostean
batek daki normandiar ohiturak nolakoak diren, bermeoko hegaluzea eramango dut agian afarirako... zenbait tokitan ordea iraindu egiten dituzu gonbidatzaileak zerbait eramanda, iradokiko bazenu bezala ez direla gai bere kabuz behar bezalako afari bat eskaintzeko, ez dutela aski hazkurri
beste noizbait gurera etorriko da bera, eta profita genezake berrian edo zerbait egiteko
Nork: markos zapiain.2009/02/19 20:03:52.538 GMT+1