Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/01/25 08:08:17.991 GMT+1

Jentilen Akabera

Abesti bat sortu dut Jentilen akabera eta Kixmiren etorrera hitzez eta musikaz kontatzeko. Apokaliptiko-kitsch generoan sartuko nuke emaitza. Hemen duzue:

 


Zergatik ez diezu musika musikariei uzten? esango du baten batek.

Ba, ez didatelako ematen nik entzun nahi dudana.

Bi mila urte pasatxo daramatzat zain, musikari profesionalen batek noiz egingo duen jentilen akaberaren eta Kixmiren etorreraren inguruko abesti bat. Alferrik. Probabilitatearen legearen arabera, azkenean egingo zidaten ditxosozko abestia, beste bi mila urte-edo itxoinez gero. Baina horrenbeste biziko naizela ziurra ez denez, neronek sortzea erabaki dut.

                                    Jentilen akabera
                                         by zimino

Kredituak: Izarne Cardabak jarri du ahotsa. Eli Laztangurenek teklatuak eta alboka. Erritmoak prefabrikaturiko loopak dira eta sample batzuk zor dizkiet J. S. Bachi zein tximino oihulariei Siamango giboiei. Hitzak: Jose Miguel de Barandiaran, Diccionario ilustrado de mitologia vasca y algunas de sus fuentes. La Gran Enciclopedia Vasca, Bilbo 1972, 132-133 orrialdeak.

Norbaitek remix bat egin nahi badu, eska ditzala pistak eta eskura jarriko ditut. Abestia bere horretan jaisteko, CD kalitatean edo MP3an: Jentilen akabera.

Nork: elilaztan.2009/01/25 08:08:17.991 GMT+1
Etiketak: jesukristo kixmi musika artea jesu kristo | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak