Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/05 10:15:12.515 GMT+2

KIXMITRON

erremelluri


Margolariak bazekien bere azken uneak zirela tximino hura paradisuan margotu zuenean. Giltzurrunetako mina areagotzen ari zitzaion. Heriotzak baino, margo hura bukatu gabe uzteko aukerak eragiten zion beldurra.

Zazpi urte zeramatzan mahastien artean abandonaturiko baseliza hartan, bere azken irudiak margotzen. Inguruko ardogile aberats batek enkargatu zion santu sail baten erretratuak egitea, tartean San Bixenterena, mahastizainen zaindaria. Margolariak agnostikotzat zuen bere burua, baina onartu zuen enkargua. Azken finean, berak ere Vicente zuen izena.


Baldintza bat jarri zion artistak ardogileari: santuen aldean, paradisu bat margotuko zuen. Aukera paregabea zen. Izan ere, paradisua margotzea irudigile guztien betebehar sakratuena da. Edo?

erremelluriparadisu

Zaintzapeko paradisua

Plazer ororen lorategia margotzeari ekin zion. Larre berdetan ziren oreinak, jirafak, zezenak, lehoiak, zebrak eta adarbakoitz bat. Harmonia ederrean, Jehovaren Lekukoen aldizkarietako ilustrazioetan bezala. Ez horren kitsch, ordea. Jainkoaren begia dago ortzian segurtasun kamera bezala. Aingeruak patruilan dabiltza. Zaintzapeko paradisua da.

ameztoi 012

Tximinoa margotu zuen. Trajez jantzita dago, harri baten gainean. Lekuz kanpo dago, eskuekin zer egin ez dakiela, aspertuta. Ez dago gurutzerik paradisuan. Oraindik ez behintzat.

ameztoi 011

Izan ere, laster galduko da paradisua. Telebista pantaila erraldoia dago mendiaren horman. Adan eta Ebaren transgresioa ematen ari dira zuzenean. Azken segundua da.

kixmitron

Nork: elilaztan.2005/05/05 10:15:12.515 GMT+2
Etiketak: guztiak mezu | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak