Jesu Kristo, The Beatles eta Marilyn Manson mezuan Disposable Teens bideo-kliparen inguruan hitz egin nuen. Marilyn Manson Ameriketako Estatu Batuetako musikariaren kanta baten ingurukoa da bideoa, eta interesgarria KIXMI blogarentzat hainbat arrazoiengatik.
Batetik "jainkoaren tximino bat naiz" diolako Mansonek kantan. Bestalde, bideoan txinpantze bat jarri dutelako gurutze batetik zintzilikatzen. Horrez gain, Jesukristoren lekuan jarri dutelako simioa Azken Afariaren antzezpen sui generis batean.
Orduan bideoaren bi irudi jarri nituen. Baina, orain, bideo osoa aurkitu dut.
Hemen duzue ikusteko. Adi tximinoari eta, oro har, sinbologia kristauari, horretaz beterik baitago bideoa.
Iradokizuna:Soinua kenduta ere ikus daiteke.







Erantzunak
Ixildu zaitez mesedez!! Baina zein mundutan bizi zara zu, Kixmi?
Nork: Mikel.2006/05/16 16:52:01.904 GMT+2
Aupa Mikel,
Eskerrik asko zure mezuarengatik. Kezkatzen hasita nengoen blog honek troll propiorik ez zuelako. Izan ere, behar bezalako blog guztiek dute gutxienez troll bat. Trolla eskandinaviako mitologiako pertsonaia bat da. Tropikoetatik hurbilago dauden herrialdeetan tximinoak betetzen du trollaren eginkizuna.
Beraz, ongi etorri, Mikel, tximinoon klubera.
Edonola ere, zure mezua irakurrita kontzeptu bat argitu beharra dagoela uste dut. Ni ez naiz Kixmi, ni Eli Laztanguren naiz. Kixmi ikertzen ari naizen gaia da. Ez dizut argituko Kixmi zer den mezu honetan, baduzulako horretaz zer irakurri blog honetan bertan.
Zein mundutan bizi naizen?
Andre Bretonek erantzun zuen hori (gainera kolonia iragarki batean kopiatu zioten esaldia gero):
"Badira mundu asko, baina honetan daude"
Nork: Elilaztan.2006/05/16 18:25:12.299 GMT+2
Nork: eddie.2007/09/27 12:31:10.610 GMT+2