U Roy laister Bilbon izango dela dakidanetik, Otsailaren 24a noiz helduko den irrikitan nago. Kingston Hirian U Roy da gure abezlari gogokoenetarikoa, eta noski gure lehen saioetariko bat U Roy-ri dedikatua zen.

Oraindik blogean, podcast bidez lortzeko aukera jarri gabe zegoela ohartu naiz eta noiz orain baino hobeto saio hura berreskuratzeko eta denok U Roy-ren maisutasuna gozatzeko. U Roy zuzenean entzuteko abezlaria da, hor sentitzen bait da bere abezteko abilezia eta gorpuak mugitzen jartzeko gaitasuna.
Fermin Muguruzarekin aritu zen azken diskan Jamaikara grabatzen joandakoan, eta orduan Ferminekin batera Euskal Herrian kontzerturen bat emango zutelako susmoa banuen ere, azkenean U Roy, Junior Murvin-ekin dator. Zer gehiago eskatu daiteke!
U Roy entzun
Idatzi artikulu bat