
Gaurko saioak Bob Marley & The Wailers du mintzagai. Baina ez dituzue eurek idatzitako abestiak entzungo, egiten zituzten bertsioak baizik. Peter Tosh, Bunny Wailer eta Bob Marleyren ahotsak entzungo dituzue, bai, baina Curtis Mayfield, Bob Dylan, Richie Havens, Nina Simone eta beste askoren abestiak abesten. Bestalde, “Kingstonetik Euskal Herrira” tartean Dr Ring Ding abeslari eta tronboijolearen abestiak entzun ditugu, Bilboko Kafe Antzokian jo baitzuen orain dela gutxi.
Idatzi artikulu bat