Dagoeneko parte-hartzaile gehienei deitu diete ikuskizunerako kantuen CDak banatzeko hitzorduak egiteko.
Aretxabaletarrek egubakoitzean, hilaren 20an, Aretxagazetara (Durana kalean dagoen udaletxe zaharrera) jo beharko duzue 12:30etik 14:00etara bitartean.
Egun berean, Eskoriatzako kultura etxean izango dira 17:00etatik 18:00etara.
Hurrengo astelehenean, hilaren 23an, arrasatearren, aramaioarren eta oñatiarren txanda izango da: Oñatin, Laixanen banatuko dituzte CDak 13:00 eta 14:00etara bitartean; eta Arrasaten, arrasatearrek eta aramaioarrek Saiolanen izango dute horren aukera 15:00etatik 16:00etara.
Bukatzeko, martitzena, hilaren 24a, bergarar eta antzuolarren txanda izango da. Bergaran, Goienkaria-n (Barrenkale kalea) banatuko dituzte 14:30etik 17:30era.
2007/07/16 17:06:57.665 GMT+2
Kantuen CDak hartzeko hitzorduak
Nork: Iker.2007/07/16 17:06:57.665 GMT+2
Etiketak:
hitzorduak
abestiak
kantari
cd
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat