Kantari karaoke ikuskizuna herriz herri apirilean hasiko da eta Debagoieneko haur eta gaztetxo guztiak taula gainean zuzenean ikusteko aukera edukiko duzue ikuskizunak grabatu behar ditugun tokietara hurbiltzen baldin bazarete. Animatu eta zatozte zuen herriko taldeak animatzera!
Apirilaren 25ean, zapatuan, Oñatiko Gaztelekuan izango gara arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara eta 4 saio egingo ditugu.
Apirilaren 26an, domekan, Oñatiko Gaztelekuan 17:00etatik 20:00ak arte egongo gara euskal abestiak kantatzen eta dantzatzen.
Maiatzaren 9an, zapatuan, Aretxabaletako Arkupen izango gaituzue 4 saio grabatzen 17:00etatik 20:00ak arte.
Maiatzaren 10ean, domekan, Aretxabaletako Arkupen egongo gara 17:00etatik 20:00ak arte beste 4 saio grabatzen.
Hurrengo ikuskizuna Arrasateko Amaia Antzokian izango da ekainaren 6an, zapatuan, arratsaldeko 17:00etatik 20:00ak arte eta 4 saio ikusteko aukera izango duzue bertara hurbiltzen zaretenok.
Ekainaren 7an, domekan, Arrasateko Amaia Antzokian egongo gara 4 saio egiten 17:00etatik 20:00ak arte.
Eta azkeneko geldialdia Bergarako Zabalotegi Aretoan egingo dugu ekainaren 13an, zapatuan, 16:00etatik 20:40 bitartean eta bertan izango gara 6 saio grabatzen.
Eta ekainaren 14an, domekan, Bergarako Zabalotegi Aretoan egingo ditugu gure aurtengo azkeneko 5 ikuskizunak 16:30etan hasi eta 20:20 bitartean.
Beraz, animatu eta etorri Debagoieneko izar gaztetxoak oholtza gainean nola moldatzen diren ikustera!
2009/03/24 11:25:33.399 GMT+1
Kantariko ikuskizunak
Nork: Amaia Txintxurreta.2009/03/24 11:25:33.399 GMT+1
Etiketak:
ikuskizunak
egunak
herriak
kantari
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Nork: .2009/03/24 13:09:13.104 GMT+1