Domentx Uzin plaentziarrak eta Txus Arriaran bergararrak asmatu eta konposatu dute kantua, eta hitzak ere beraiek idatzi dituzte. Arriaran Yotox talde elektroniko ilunaren sortzailea da, besteak beste; eta Uzin Karidadeko Benta taldeko kide da, beste proiektu askoren artean.
Erronka izan da eurendako ume eta gaztetxoei zuzendutako kantu bat egitea, baina emaitza oso ona da.

Grabaketaren azkeneko egunean, uztailaren 10ean, Kantari ikuskizuneko aurkezle Amaia Txintxurretak ahotsak grabatu zituen Arrasateko Musika Eskolan.
Laster entzun ahal izango duzue Kantariko kantua izango dena!


Idatzi artikulu bat