Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2009/02/10 11:20:34.512 GMT+1

Kantarik Debagoieneko 863 gaztetxo erakarri ditu

Harrituta gelditu gara Kantariko bigarren edizioko izen-emateak eduki duen arrakastarekin! Guztira, Debagoieneko 863 haur eta gaztetxo euskal kantuak abesten eta dantzan ikusteko aukera edukiko dugu laster Goiena Telebistan.

Aurten ere, zortzi eta hamabi urte bitarteko haur eta gaztetxoek hartuko dute parte karaoke ikuskizunean. Eta bi eta bost pertsona bitarteko taldeak eratu dituzte.

Bergarako 59 talde ikusiko ditugu eszenatoki gainean, guztira 239 bergarar. Oñatiko 49 taldek hartuko dute parte, beraz, 195 oñatiar ikusiko ditugu Gaztelekuan beraien onena ematen. Arrasatetik 42 talde igoko dira Amaia Antzokiko oholtzara, denera 170 gaztetxo. Aretxabaletarrak ere ez dira atzean gelditu, 17 taldek eman baitute izena, 75 pertsona guztira. Antzuola, Eskoriatza, Elgeta eta Aramaioko gaztetxoak ere animatu dira Kantarin parte hartzera.

Eskerrik asko zuen harrerarengatik eta ziur egon ondo pasatuko dugula!

Nork: Amaia Txintxurreta.2009/02/10 11:20:34.512 GMT+1
Etiketak: kantari2 partehartzea | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak