Lehiaketaren oinarriak hauek dira:
- Azarora artean Zugazera igotako argazkiak eta bideoak izango dira kontuan hartuko ditugunak.
- Argazkiaren titulua euskaraz egon beharko da.
- Bideoak zein argazkiak originalak izan behar dira, hau da, ez du balio beste webgune batetik hartu eta hori igotzea Zugaz-era.
- Parte hartzeko egin soslaia zugaz.com-en. Zure soslaian ahalik eta datu gehien sartu, gero zurekin harremanetan jartzeko. E-posta jarri, behintzat.
Animatu eta igo zure bideo dibertigarriak eta argazki freskoak Zugaz.com-era. Jasotzen ditugun bideo eta argazki guztien artean politena eta dibertigarriena aukeratuko dugu eta irabazleak Wii bat jasoko du azaroan.
Ez gabiltza profesionalen bila
Kalitate handiena duen bideoaren bila gabiltzala? ez, argazki edo bideo baten bila gabiltza eta izan daiteke kalitate handiena ez duenak eramatea Wii-a. Gura dugu berezia den zerbait, eman bueltak buruari eta saiatu kamerei zukua ateratzen. Udan denbora gehiago ere izango duzue eta aprobetxatu denbora hori. Saria azaro amaiera aldera banatuko dugu. Zer baloratuko den? ba pentsatzen baduzu zu ez zarela profesionala trankil. Posible da aukera gehiago izatea saria eramateko. Ez izan dudarik, egin soslaia eta igo zure argazki eta bideoak.Zure argazki eta bideoen zain gaude!

Wii-a Eroskik emango du.


Erantzunak
Nork: laurita.2011/11/05 21:49:20.928 GMT+1