
Lau Teilatu, Atalaia edota Aitormena bezalako abestiak, Debagoieneko ehunka gaztetxoren ahotan ibili dira uda honetan, izan ere, Kantari saioan parte hartzeko, abestiok ikasi behar izan dituzte. Orain baina, dantzak entseatzeari ekin diote.

Guztira 162 taldetan banatuta, 8 eta 12 urte arteko 572 haurrek hartuko dute parte Kantarin, eta dantzak lantzen lehenak, Eskoriatzakoak izan dira. batzuek, etxetik jada prestatuta etorri dira, beste batzuk aldiz, oraindik ezer pentsatu gabe…. Baina denei ere laguntzeko koreografo lanetan Maite Albes ariko da. Aretxabaletako haurrek ere, aste honetan izango dute dantza saioekin lehen hartu-emana, eta datozen asteotan, gainerako herrietara ere hurbilduko dira GOITBko lankideak gorputza mugitzeko orduan gaztetxoei aholkuak eman eta egiten dituzten aurrerapausoak grabatzeko.

Urriaren 15a arte iraungo dute entseguek, eta lehen saioa aldiz, Urriaren 20an grabatuko da, Oñatiko gaztetxoak izango direlarik taularatzen lehenak. Amaia Txintxurreta izango da aurkezlea, eta GOITBk, azarotik aurrera eskainiko ditu saio hauek.


Idatzi artikulu bat