Astean Kantari ikuskizunerako kantuen CDak banatzen ibili gara. Arrasateko, Aretxabaletako eta Bergarako egoitzak; eta Eskoriatzako kultura etxea eta Oñatiko Laixanen egoitza ume eta gaztetxoz bete zaizkigu.

A ze nerbioak! Zer abesti tokatu zaion bakoitzari!
Kantuak banatzeaz gain, entsegu egunak ere jakitera eman dizkizuegu.
Dagoeneko gehienok hartu dituzue CDak eta oharrak, baina gutxi batzuk falta zarete. Falta zaretenok Arrasaten, Saiolan eraikinean daukagun egoitzatik pasatu lehenbailehen. Hilaren 27a, egubakoitza, da azkeneko eguna. Bestela, uda ostean banatu beharko dizkizuegu.

Hala ere, gure lankideak badabiltza zuekin harremanetan jartzen.
Laster arte!


Idatzi artikulu bat