Aretxabaletako Arkupek eta Bergarako Zabalotegi aretoek pertsona kopuruaren mugak dituztela eta, bi ikuskizun horietarako sarrerak banatuko ditugu.
Aretxabaletan ikuskizunak maiatzaren 9 eta 10ean izango dira Arkupen, eta bertako aretoan gehienez 100 pertsona sar daitezkeenez, Kantarin parte hartuko duten Aretxabaleta eta Eskoriatzako gaztetxo bakoitzari lau sarrera banatuko zaizkie. Beraz, saioak zuzenean ikusteko, beharrezkoa izango da ikuskizun horretarako sarrerak izatea.
Aretxabaletan dantza entseguak asteburu honetan hasiko direnez, entseguan bertan banatuko zaizkie gaztetxoei beraien lau sarrerak. Eta Eskoriatzako gaztetxoei ere banatuko dizkiegu beharrezko sarrera horiek.
Bergaran ikuskizunak ekainaren 13 eta 14an izango dira Zabalotegi aretoan, eta ikuskizun bakoitza ikusten gehienez 120 pertsona egon daitezkeenez, gauza bera egingo dugu bergararrekin. Asteburu honetan hasten diren dantza entseguetan gaztetxo bakoitzari lau sarrera banatuko zaizkie ikuskizuna zuzenean ikusteko Zabalotegira joateko gonbidapenarekin.
2009/03/25 12:25:08.569 GMT+1
Bergara eta Aretxabaletako ikuskizunetarako sarrerak
Nork: Amaia.2009/03/25 12:25:08.569 GMT+1
Etiketak:
aretoa
aretxabaleta
sarrerak
bergara
| Permalink
| Erantzunak (1)
| Errenferentziak: (0)


Erantzunak
Nork: izar iezkorra.2009/03/29 22:03:33.285 GMT+2