Aupa, Kantariok!
Badator Debagoieneko karaoke ikuskizuna eta ostiral honetan hasiko gara dantza entseguekin.
Ostiral arratsaldean Oñatiko Gaztelekuan eta Aramaioko San Martin eskolan izango gara.
Zapatu eta domekan Oñatiko Errekaldeko dantza eskolan jarraituko dugu gorputzak mugitzen eta baita Arrasateko Kulturaten ere.
Aramaion koreografa lanetan Maider Arregi eta Usoa Agirre izango ditugu. Arrasaten, aldiz, Nereak emango ditu dantza klaseak eta Oñatin Amaia Txintxurreta arituko da.
Aurten gainera, astelehenetik aurrera Kantariko dantza entseguak hemen ikusi ahal izango dituzue.
Beraz, Kantariok prestatu zaitezte abesteko eta dantzatzeko, eta esan bezala astelehenetik aurrera entseguetako bideoak hemen izango dituzue ikusgai.
Animo zuen abesti eta koreografiekin!
2009/03/04 23:12:43.677 GMT+1
Badatoz entseguak
Nork: marregi.2009/03/04 23:12:43.677 GMT+1
Etiketak:
entsegua
aramaio
oñati
arrasate
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat