Urriaren 26an eta 27an Debagoienean Kantari karaokearen ikuskizun gehiago egingo ditugu. Oraingoan Aretxabaletako eta Eskoriatzako ume eta gaztetxoen aukera izango da.
Hitzorduak zapaturako eta domekarako egin dituzte. Bi egunetan 17:00etan hasiko dira ikuskizunak, eta Eskoriatzako HUHEZIn egingo ditugu. Sarrera doan da, eta ateak zabalik egongo dira.
Asteburuan 150 bat ume eta gaztetxo igoko dira agertoki gainera, aspalditik ikasitako eta entsegutako kantuak zelan ikasi dituzten erakustera.
Honako kantuak entzun ahal izango dira: Pirritx eta Porrotxen "Maite zaitut", Joxe Ripiauen "Kaiser Sose", Tapia eta Leturiaren "Galdurikan nago", Oskorriren "Katuen testamentue", Itoizen "Goizero", Hertzainak talderen "Bi minutuero", Kortaturen "Sarri sarri", Hemendik At-en "Eskutitza", Sorotan Beleren "Arratsalde honetan" eta Latzenen "Laztana", besteak beste.
2007/10/26 16:48:25.084 GMT+2
Asteburuan aretxabaletarren eta eskoriatzarren txanda
Nork: Iker.2007/10/26 16:48:25.084 GMT+2
Etiketak:
huhezi
eskoriatza
aretxabaleta
kantari
| Permalink
| Erantzunak (0)
| Errenferentziak: (0)


Idatzi artikulu bat