Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2007/11/09 18:33:58.707 GMT+1

Arrasateko eta Aramaioko abeslariak

Azaroaren 10ean eta 11n Arrasate eta Aramaioko ume eta gaztetxoen txanda izango da. Bi arratsaldetan ez da atsedenik izango Amaia Udal Antzokian.



Zapatuan lau saio izango dira, eta guztira Arrasateko 20 talde arituko dira, 16:30etik hasita 20:00ak bitartean.

Domekan, berriz, hiru saio izango dira, eta guztira Arrasateko 13 talde eta Aramaioko hiru talde igoko dira agertokira. Hori 17:00etatik 20:00etara bitartean izango da.



Gogoratu Amaia Udal Antzokiko ateak zabalik egongo direla, eta sarrera doan dela. Ez gelditu etxean, eta zatoz 8 eta 12 urteko ume eta gaztetxoen koreografiak ikusi eta kantuak entzutera. Entseguak egiten gogor ibili dira, eta merezi du eurak ikustea.

Nork: Iker.2007/11/09 18:33:58.707 GMT+1
Etiketak: arrasate amaia_antzokia aramaio kantari | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak