Txintxurretak eskarmentu handia dauka abesten eta agertokien gainean.

Oso gaztetxotan Betizu saioan esku hartu zuen. Eta horren ostean, hainbat taldetan ibili da abeslari lanetan. Lehenik eta behin, Ermuko Tucan eta Tolosaldeko Basajaun taldeekin; eta aspaldi honetan Banda Meteoro talde nafarrarekin.
Goiena Telebistako Jaiak saioa aurkezten ere ikusi ahal izango zenuten Txintxurreta.


Erantzunak
Aupa, guztioi!
Nik gauza bakarra esan nahi dizuet: Kantari Debagoienean ikuskizunean parte hartzeko!
Esperientzia oso polita bizitzeko aukera izango duzue: jende berria ezagutu, gurekin dantza eta kantuko klaseak hartu, eszenatoki gainean jarri eta gustatzen zaizuen hori egin (abestu eta dantzatu), telebista barrutik ezagutu...
Ni egon nitzen horrelako saio batean eta une oso atseginak pasa nituen, inoiz ahaztuko ez ditudanak. Zuek nola utziko diozue ba aukera polit horri ihes egiten?
Animatu eta parte hartu Kantarin! Muxuak guztiontzat!
Nork: Txintxurreta.2007/06/20 20:22:48.023 GMT+2