Zugaz.com-ek martxan jarri du Zugaz Bideo eta Argazki Lehiaketa eta jasotako argazki zein bideo guztien arteko onenarentzat Eroski hipermerkatuak emandako Wii bat oparituko dugu.
Lehiaketaren oinarriak hauek dira:
- Azarora artean Zugazera igotako argazkiak eta bideoak izango dira kontuan hartuko ditugunak.
- Argazkiaren titulua euskaraz egon beharko da.
-
Bideoak zein argazkiak originalak izan behar dira, hau da, ez du balio
beste webgune batetik hartu eta hori igotzea Zugaz-era.
-
Parte hartzeko egin soslaia zugaz.com-en. Zure soslaian ahalik eta datu
gehien sartu, gero zurekin harremanetan jartzeko. E-posta jarri,
behintzat.
Animatu eta igo zure bideo dibertigarriak eta argazki freskoak Zugaz.com-era.
Jasotzen ditugun bideo eta argazki guztien artean politena eta
dibertigarriena aukeratuko dugu eta irabazleak Wii bat jasoko du
azaroan.
Ez gabiltza profesionalen bila
Kalitate handiena
duen bideoaren bila gabiltzala? ez, argazki edo bideo baten bila
gabiltza eta izan daiteke kalitate handiena ez duenak eramatea Wii-a.
Gura dugu berezia den zerbait, eman bueltak buruari eta saiatu kamerei
zukua ateratzen. Udan denbora gehiago ere izango duzue eta aprobetxatu
denbora hori. Saria azaro amaiera aldera banatuko dugu. Zer baloratuko
den? ba pentsatzen baduzu zu ez zarela profesionala trankil. Posible
da aukera gehiago izatea saria eramateko. Ez izan dudarik, egin soslaia
eta igo zure argazki eta bideoak.
Asteburuan Kantari Bergaran izan da. Zabalotegiko oholtzara igo ziren gaztetxoak oso ondo moldatu ziren kantuan eta dantzan.
Bergarako gaztetxoez gain, Antzuola eta Elgetako taldeak ere izan ziren euskal kantuak abesten. Eta beste behin Debagoieneko gaztetxoek maila bikaina erakutsi zeniguten. Zorionak parte hartu zenuten guztioi!
Dagoeneko hasi gara Kantariko ikuskizunak Goiena Telebistan emititzen. Astelehenetik ostiralera 20:45etan saio bat ikusteko aukera izango duzue. Errepikapenak hurrengo eguneko eguerdian 13:45ean emitituko ditugu.
Eta asteburuan astean zehar emititutako saioak errepikatuko ditugu: zapatuan 10:00etatik aurrera eta domekan 14:15etatik aurrera.
Horrez gain, emititutako entseguetako irudiak zugaz.com webgunean ikusi ahal izango dituzue. Sartu zugaz.com webgunean eta ikusi zeure bideoa!
Asteburuan Aretxabaletan izan ginen Debagoieneko karaoke ikuskizunarekin eta bertako gaztetxoez gain, Eskoriatzakoak ere izan genituen Arkupen kantuan eta dantzan.
Maila oso polita erakutsi zenuten parte hartu zenuten guztiok eta zorionak eman nahi dizkizuegu eskainitako ikuskizunengatik.
Baina zuek? Nola pasa zenuten kantuan eta dantzan? Urduri al zeundeten? Dagoeneko telebistan ikusteko gogoa al daukazue?
Aste bukaeran, apirilaren 25 eta 26an Oñatiko Gaztelekuan izan gara Debagoieneko Kantari karaoke ikuskizunarekin. Amaia Txintxurreta naiz eta Oñatin parte hartu zenuten 190 gaztetxoei zorionak eman nahi dizkizuet eskaini zeniguten ikuskizun paregabeagatik.
Maila bikaina erakutsi zeniguten astebukaeran, gure artean artista faltarik ez dagoela argi ikusi genuen. Kantuen letrak oso ondo ikasita etorri zineten, eta dantzan ere primeran ibili zineten, bai horixe! Zorionak berriz ere.
Gainera, Oñatiko Gaztelekua jendez lepo bete zen: parte hartu zenutenen lagunak, ikaskideak, familiartekoak, gurasoak... denetarik bildu zen. Eta hori ere eskertzekoa da.
Kantariren bigarren edizio honekin, beraz, indartsu hasi gara eta laster Debagoieneko beste herrietan izango gara.
Esan bezala, ni behintzat oso gustura gelditu nintzen Oñatiko ikuskizunekin. Eta zuek? Zer moduz pasa zenuten Kantarin? Parte hartzen zenuten lehenengo aldia izan al da? Urduri al zeundeten? Zuen abestia ondo irten al zitzaizuen? Zer esan dizuete zuen lagun eta familiartekoek?
Seguru nago, zuek, parte hartu zenuten guztiok kontatzeko gauza asko edukiko dituzuela, beraz, animatu eta utzi hemen zuen komentarioak, zuen iritziak irakurtzeko deseatzen nago eta!
Zuen erantzunen zain gelditzen naiz, beraz. Ondo izan eta ekainetik aurrera telebistan ikusiko zaituztet!