Zer da orri hau?
Adituen iritziz, Interneti dagokionez 2004. urtea weblog edo blog delakoen urtea izan zen. Bloga Interneten jartzen den dietario pertsonala da, bitakora. Edonork sor dezake bere bloga Goiena.net Debagoienako blog komunitatean,eta bertan nahi duenari buruz idatz dezake.
Irakurtzea gogoko duenak literaturari buruz, musika maite duenak musikari buruz, diseinua gustuko duenak argazkiz josiko du bloga, informatikariak teknologia berriez, euskaltzalea denak Euskaltzaindiaren berri emango digu, telebista ikusten duenak iritzia plazaratuko du blogean, bidaiatzea atsegin duenak bidaiez, politikeroek egoera sozio-politikoaz, ikasleak bere irakasleez eta ezagututako lagun minaz, kuadrilako blog batean ba lagun arteko komentario horiez... Bakoitzak nahi duen edukia sartu dezake bitakoran.
Nik,tabernaria izanik,nere tabernari buruzkoak kontatuko ditut,eta bide batez,niri buruzkoak ere.Bere alde komertziala ere badu blog honek,baina helburu nagusia ez du bezeroak irabaztea,irakurlegoa entretenitzea baizik eta horretan saiatuko naiz.Blog-a euskaraz egongo da ia guztiz atal txikiren bat ezik,baditudalako erdaldun bezeroak ere bere arreta merezi dutenak.
Denok animatzen zaituztet blog bat sortzera