Majo aldatua dago txikiteoa garai batetik.Nik ez nituen ezagutu gorengo maila haiek,noiz jende askok lan eta lan arteko eguerdiko bi orduetan gutxienez seizazpi ardo hartzen zituen,ondoren amen batean bazkaldu eta kafea,koñaka eta fariasa hartzeko(erretzeko).Eta noski,arratsaldeko lansaioa amaitu ostean benetakoa zetorren,ez eguerdiko entrenamendu arin hura.Ez dakit zenbat eroriko zitzaizkien orduan.Eta klaro,orduan dena zen ardo burrukalaria,ez oraingo kriantzak eta marikonadak.Hain matxoteak denak,hura bai kasta!
Orain,ardo burrukalaria edaten dutenak gutxiengoa dira,orduztik ohitura mantendu duten urriak.Besteak,nire iritziz eta nire kajaren iritziz ere intelijenteak,ardo hobeagora pasa dira.Beno,ez,ardora pasa dira,beste horrek ez baitu ardo izenik merezi.Hori bai,egunean hogei hartu ordez bi edo hiru hartuko dituzte eta denak ziurrenik laneguna amaitu ostean.Asteburuan gehiago sartuko dira.
Astebarruan oso jende gutxik txikiteatzen du,xoxak eta osasunak agintzen dute gaur egun.Nork esango zuen garai batean urarekin txikiteatuko zenik,edota gero eta gehiago edaten den alkohol gabeko garagardoarekin.Lehen,medikuak esan ezkero gizon bati,andreari ez baizioten jaramonik egingo,medikuari ere apenas,alkohola utzi beharrean zela,txikiteoa utziko zuen automatikoki.Orain ez,txkiteoa eraldatzen ari da eta ardo burrukalariak alkohol gabeko garagardoari utzi dio lekua,alkoholik gabeko ardorik ezean.
Eta kafea,koñaka eta fariasari buruz,imajinatu nondik doazen tiroak.Kafea,makinako deskafeinatua.Koñaka,sukalderako.Fariasa,berriz,badakizue nola dauden kontuak...
Idatzi artikulu bat