Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/16 10:25:00.320 GMT+1

kantuan eta dantzan

Goizeko hamarretatik gaueko hamaikak alderarte astebarruan eta ordubata edo ordubiak arte asteburuetan.Horixe da nere tabernan,eta suposatzen dut beste guztietan,musika martxan egoten den denbora,futbolak kentzen dion tarteaz aparte.Nerea ez da pub bat eta ez du bere itxura musika batek edo besteak definitzen.Nik musika neretzako jartzen dut eta ez bezeroen arabera.Oso musikazalea naiz baina etengabe horren gain egoteak nekatu egiten nau eta askotan diska bera hiru edo lau aldiz jartzeko erreparorik ez dut izaten.Oso deseroso sentitzen naiz tabernan musikarik ez dagoenean,ixilegi deritzot tabernari une horietan,kasurik ez diodanean egiten ere,atzean musika egotearen beharra sentitzen dut.Ez zait niri getatzen bakarrik,badirudi askori iruditzen zaigula musika bapatean gelditzen denean,taberna ixtera doazela.

Bitxia iruditzen zait jende helduagoak esaten didanean lehen tabernatan abesteko ohitura zegoela.Txikiteo garaian nahiz gauean abestu egiten zuela jendeak.Pentsatzen dut garai haietan musikaz bizi ez ziren tabernatan musika ekiporik ez zela izango,radiokasetteren bat akaso.Gaur egun edonork du ekipo majo bat,erraz daude gauzak zentzu horretan.Hori bai,kasualitatea izango da baina,lehengo txakolin eta ardoak oraingoak baino txarragoak izango ziren gibelarentzat,ez ordea eztarriarentzat.Horrela esaten didate *lehengo juergistek:Eh,hi!Baño nola kantatu!Hiru eta lau bozetara eta dotore!Ez orain mozkortuek abesten dituzten narraskeriak bezala!*

Atzeraka goaz beraz,lehen dena egiten baitzen orain baino hobeto.Dantzatu ere...ez da deus dantzatzen orain.Parranda guztiak tabernatan izaten dira,ez da berbenarik.Berandu jaio nintzen agarrauak dantzatzera neskak gonbidatzeko...

Eskerrak,desastre hutsa bait naiz dantzarako!

Nork: joseba.2006/02/16 10:25:00.320 GMT+1
Etiketak: musika jo ezak berriro sam | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak