Lidertza Fernanentzat,hori ratxa hori.Aurreko ligako porra berak eraman zuen eta gustua hartu dio nonbait.Esan nion berriz irabazten badu hurrengoan ez diogula parte hartzen utziko.Bigarren itzuliko puntuaketa honekin bai goranzko eta bai beheranzko saltoak galantzak ari dira izaten.Ni hor noa beheraka,apurnaka apurnaka...tranpolin efektoa egiteko zai!
Datorren jardunaldian 100 puntuko beste partida potente bat dugu,Real Madrilen eta Alavesen arteko norgehiagoka hain zuzen.Partida zaila benetan,izan ere,beste zenbaitetan ez bezala,badakigu madrildarrak dozenaerdi bat sartzeko gai direla etxean,eta nola emaitza zehatza asmatu behar den,benetan zaila deritzot partidari.Tira ba,zorroztu punteria horiek eta eutsi goiari!
Idatzi artikulu bat