Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/10 09:31:52.779 GMT+1

Edarien tenperaturaz

Ez dakit nondik datorren txakolina goitik zerbitzatzeko ohitura hori.Hautsi egin behar omen du,puntu karboniko hori agerian utzi,horrela ikusten omen da txakolin horren letxea. Getariar batek esaten zidan hori zarauztarron ohitura txepel bat besterik ez omen da,haren esanetan zarauztarron BESTE ohitura txepel bat.Tira,kontua da horrela egiten dugula ohitura hutsagatik eta ez jendeak hala eskatzen duelako.Gaizki egiten ditugun gauzen arteko beste bat besterik ez da azken finean.

Beste akats bat edarien tenperaturarekin egiten dugu.Honetan jendeak du errua.Aho handiarekin eskatzen dituzte edariak bere izenez,dela Txomin Etxaniz,dela Coto.Edozein dela ere, edari hotzegiari ezin zaio inongo zaporerik nabaritu,baina horrela nahi izaten ditu jendeak bai txakolina eta baita sagardoa ere.Kriantza hotzak eskatzen dituenari ere kriantza atera edo txapapotea atera berdintsu izango zaio,ez baitio deus nabarituko.Ardoak bere tenperatura behar du,beltzak bederen.Eta ez naiz mintzatuko kriantzari gaseosa botatzen dioten mozoloez.

Kafeak ere merezi ditu hitz pare bat.Ni kafezalea naiz,hutsa hartzen dutenetakoa.Azukrerik gabe hartzen egin ditut hainbat saiakera,baina ezin dut.Kafe hutsa ona leku gutxitan hartu dut nik,orokorrean gutxi zaintzen den zerbait da.Gaur egun badaude kafe makinak kafea norberak kargatu behar ez duena,makinak berak automatikoki eta beti bere kopuru zehatzean kargatzen du.Bada,makina horiek ezin dezakete kafea bezeroaren gustura egokitu,ezin dezakete atera kafe bat kargatuxeagoa edo beste bat arinagoa,denak berdinak ateratzen dira.Beste ohitura txar bat,kafea bezperan ehotzearena da,galdu egiten du kafeak berezko gozotasun puntutxo hori.Ahal den heinean,kafe bakoitza une berean ehotu eta zerbitzatu behar litzake.Ados,ezinezko da hori kasu askotan,bai une lasaietan ordea.Badira zenbait taberna kafearen ordez zopa beltza ateratzen dutenak.Eta hori zergatik da?Ba,kafearen etekin handiagoa ateratzeagatik.Aguatxirri.Beste batzuetan irakiten ateratzen dute.Kafeak beroa behar du bai,baina ez irakiten.

Hala zioen Lazkao Txikik,emakumeak kafea bezalakoa behar omen zuen izan.Beltza?Ez,beroa!Beroa bai,baina ez irakiten.Bestela...

Nork: joseba.2006/02/10 09:31:52.779 GMT+1
Etiketak: kafearen ordua | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak