Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/02/01 14:50:36.798 GMT+1

Parrandan

img_feb_01_2006_52_21

Egunpasa dotorea izan genuen atzo,gure jaiegunean.Hogeitabat ostalari eta hornitzaile bat arabar Errioxako ardo bodega batera joan ginen,Bodegas Palaciora hain zuzen.Benetan gomendatzen dizuet.Lehendabizi eta propaganda modura edo,ordulaurdeneko bideotxo bat jarri ziguten,ondoren bodega osoa erakutsi,lau ardo ezberdinen dastaketa bat egin gero eta azkenik,ezin zuen bestela izan,bodegak bertan duen jatetxera pasa ginen mokau bat egitera.Jesus,Maria ta Jose!Dena latza zegoen,bikaina.Pikilo piperrak,txistorra sekulakoa,potxak ai ama! eta arkumea,zorabiatzeko modukoa.Ardoa uholdeka eta gehigarri gisa,ostalari ez den beste inork sentitu ezin duen zerbitzatu ordez zerbitzatua izatearen plazer ederra.

Eta oruxoarekin,amaieraren hasiera.Jakin beza inoiz joan nahi duenak,jatetxean debekatua dagoela erretzea.Hotel txiki bat ere badute,hamar bat gelakoa,bakoitza mahats mota baten izenarekin.Bazkariaren ondoren Laguardiara igo ginen,bertaik bost minutura baitago bodega.Parrandaren bigarren atala bertako taberna polit batean egosi zen,harritu egin ninduen benetan horrelako herri txiki batean horrelako taberna dotore bat egoteak.Gintonikak bapo pasatzen ziren eztarririk urratu gabe,behar bezala prestatuak izateak ere bazuen bere eragina.Edalontzi izoztuetan.Chapeau.Billarrean partida batzuk ere jokatu genituen,punteria handiegirik gabe gehienok.Nik,atzo,Santimamiñeko kobazuloetan ere ez nuen bolarik sartuko.

Eta bazihoan parranda aldapa behera.Beno,bada,azken estokada, Usurbilgo sagardotegi batean eman genion.Amen.

Goiz itzuli ginen etxera dena den,ordurik ez dut gogoan baina...

Enfin,pronostikoak bete dira eta gaur goizean piper egin dugu,arratsaldean irekiko dut taberna.Ajeari buelta ematen hasia naiz eta...

Nork: joseba.2006/02/01 14:50:36.798 GMT+1
Etiketak: tripafesta | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak