Inoiz eduki ez dudan ohitura bat hartzen hasi naiz orain,barrara ateratako pintxoak zenbatzea.Denok izan gara gazte eta neroni ere hemezortzi urterekin pintxoren bat lapurtua naiz,lapurtua edo kontatzea ahaztua.Hemezortzi urterekin baina,xoxak ez dira sobran izaten eta paga larunbat gaua ez den zerbaitetan xahutzea ia ia delitu izaten da.Nire bezeroen artean ez da ordea gazte asko izaten,gaur eguerdiko txikiteoan ez behintzat,eta berrogeiak ondo pasatako jentilaje dotorea izaten da ardoarekin pintxoa dohain eskaintza asmatzen duena.
Bat edo bestek barregurea ere ematen didate,ahoa hustu ezinik eta ia eztulka hasiz botatzen bait didate kobratuizkidak bi txakolin eta mostoa,pintxorik aipatu gabe noski.Izan ere,mostoarentzako erabiltzen ditudan olibak intxaurraren tamainakoak baitira...
Mixerablea izan behar da gero...
Idatzi artikulu bat