Ez dakit ohartu zareten baina Honi buruzko eduki zerrendatxoa luzatu egin dut,eta tabernari naizenez,eta tabernako nagusia naizenez,ezin nion uko egin internet bezalako eskaparate batean gure jakien zerrenda ezartzeari.Eta bide batez,eta hau egiten dudan lehen aldia bada ere,ukitu propagandistikoan ez naiz motxean ibiliko.Beraz,hor doa!
Dudan jangela txikirako eta dudan sukalde are eskaserako,aukera zabala dugu jakietan.Pintxoetatik hasita ,ganba brotxta edo ganben brotxeta eta foie plantxan badira etxeko berezitasun ere,ez naiz geldituko beste pare bat goraipatu gabe,txahal masailena eta txibiarena ere ederrak ateratzen zaizkigu,inork ez du ezer utzi inoiz platerean behintzat!
Razio,kaxuelita eta plateretan ere ez gabiltza herren.Aukera zabala dela deritzot,eta ez naiz ezer nabarmentzera ausartzen.
Otartekoekin ere saiatu naiz aukera zabala eskaintzen.Hemen baten bat nabarmentzekotan Zendoa nabarmenduko nuke,ez bainuen espero albondigak bere saltsa eta patatekin otartekoan sartzeak harrera onik izango zuenik,badirudi ordea gaztediarentzat otarteko bat zenbat eta zikingarriago izan gustokoago dela.Hala ere,txarra balego ez lukete eskatuko.
Beno ba,hor joan da enbidoa,konfidantzat handia dut nire kartengan,edo kartarengan hitz-jokoa onartzen badidazue.
Erantzunak
Benetan pinta ona dute zure tabernako jakiek. Baina, zarauztarrak ez garenok ez dakigu non dagoen zure taberna. Behin propaganda egiten hasita helbideren bat edo jarriko bazenu nonbait hurbilduko ginake probatzera eta ikusi ea hor goian diozun dena egia ote den. ;-)
Nork: Uxo.2006/01/20 18:39:29.448 GMT+1
http://www.goiena.net/blogak/tuttifrutti
Pintxo beroen atalean jartzen ditu bai helbidea eta baita telefono zenbakia ere.Zai geratzen naiz!
Nork: joseba.2006/01/21 09:29:15.587 GMT+1