Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/24 11:25:55.145 GMT+2

Jaiak eta ospakizunak

Hilabete eskas geratzen da San Pelaioetarako,horrek armairuan aldaketatxo batzuk egin behar ditudala gogorarazten dit.Gaur egun aproposa litzateke jaieguna bait dut.Lehen,lehendabiziko lana jaietako kuadrilako bluxa non kristo gorde nuen gogoratzea izaten zen,gustoko lana izaten zen ordea hura.Oraingo armairu aldaketa lanak baino hobea zalantza gabe.Taberna bat edukita txankletak eta bainujantziak ez dira hain premiazko bihurtzen.Ezin kexatuko naiz dena den,negu osoa pasatzen bait dugu negarrez hostalari gehientsuenok,Zarautzen behintzat,jendea non sartu den galdezka,herri honek beherakada izugarria eman ei du,lehen bai kafe,kopa eta puru ugari,etb.Beno,udan behintzat jende asko mugitzen da eta bainujantziei ordez negurako txamarrei begiratu beharko diet dendatako eskaparateetan.

Garbi dago gizakiak festak zurrutaren eta janaren inguruan ospatzen dituela,batzuk beste sustantzia batzuk ere erabiltzen dituzte bere jai-menuan,baina inongo aditua ez banaiz ere,denok dakigu herrialdeen arabera zurruterako ohiturak ere ezberdinak direla.Hemen tabernaz tabernako poteoa da nagusi,beste leku gehienetan taberna edo pub berean pasatzen dute denbora guztia.Ondorioak ordea,ez dira berdinak izaten leku guztietan.Vaya Semanitan esaten dute "En Euskadi no se folla" eta salbuespenak aparte,garbi dago esaldi hori ez dagoela errealitatetik urrun.Jaietan edo ez jaietan,taberna bete betean zein da hemengo panorama?Mutilak mutilekin,San Miguela edo delakoa esku batean,beste eskuan zigarroa edo delakoa eta erretzen ez dutenek, praka bakeroen sakelean ezker eskua.Bitartean,neskak neskekin eta gauzak konplikatzeko korro bat eginda jarduten dira dantzan.Hortik aurrera,abilidadea duenak egingo du zerbait eta ez duenak,etxera edo gosaltzera.Zer egingo diogu ba,oraindik gugan aurkitu ez dugun beste abilezia batekin jaioko ginen!

Beste herrialdeetan ez dakit,ez naiz izan eta,nola ospatzen dituzten jaiak baina argazkietan ikusten dena egia bada....bete egiten da pentsatzen dudana:leku okerrean jaio nintzela!

Nork: joseba.2005/05/24 11:25:55.145 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak