Beno,2006ko lehen artikulua barkamen eske hasteak amorru pixka bat ere ematen dit,baina hala beharko du.Ezin izan dut ezer publikatu egunotan arazoak izan ditudalako blogarekin,eta urduritu egin naiz zeharo.Ai ene! Zer esango ote dute nere milaka eta milaka irakurlek! Zaudete lasai,itzuli naiz berriro eta.Nolakoa den bizitza,hain justu etorria nuen uneetan publikatu ezinik ibili naiz eta gero hor ibiltzen naiz ahal dudanean burua huts hutsik dudala.
Partaide ez zaretenoi ez dizuet porrari dagokion atala irakurri arazi nahi eta azkenerako utziko dut.
Zerrendak
Atzo berriro gertatu zitzaidan,birritan gainera.Azukreaz ari naiz.Amorru gehien ematen diguten gauzen zerrenda bat egingo bagenu zerbitzari guztiok,zalantzarik gabe kafeen azukreak lehen postua ez luke urruti ibiliko.Zein azukre?Ba,kafeari azukre guztia bota nahi ez eta sobratu den azukre hori.Gertatzen dena da sobratutako azukre horren zorrotxoa ez duela ia inork biltzen zerbitzariari,amaitutako kafea jasotzerakoan,dena erori eta zabaldu ez dezaion.
Beste detailetxo bat amorru handia ematen diguna,aurpegira begiratu ere egin gabe edaria eskatzen digun jendea da.Demagun bi lagun barran,berriketan,eta bazoaz edukazio osoz,egunon,zer jarriko dizuet?,eta bietako batek,ez egunon eta ez krixto,ezta begiratu ere,zeharka,bi zurito! Sutan jartzen nau jentilaje horrek!
Eta nola ez,denetan okerrena.Zure jai egun bakarrean,bezero batekin egiten duzu topo,ohiko bezeroak izaten dira gainera okerrenak,eta horra bere esaldia:Hori duk bizitzea,hori!!,edo Zer,gaur ere jai?Horrela joango zaik ondo negozioa! eta horrelakoak.Eta horrelakoak botatzen dizkigute asteburu guztiak,zubiak,jaiegunak,Gabonetako bere hamar egun edo hamabostaldia jai izaten dituztenek.No comment.
Bada,eta eskerrak,detaile onak dituen jendea ere.Barraren atzetik eskaparate bat bezala ikusten dugu jendearen izakera.Edukazioa asko baloratzen dut nik neronek behintzat eta eskatu aurretik egunon bat eta aldegin aurretik geroarte bat esaten dutenek nire errespetu guztia dute.Enfin,luzatzen ari naiz,porreroei bere tartea ere zor diet eta besterik gabe,eongo gatxik!
Amaitu da lehen itzulia eta orain dator onena.Puntuaketa bikoiztu egingo da eta orain handiak diruditen tarteak ezerezean gera ditezke partida soil baten emaitzarekin.Beraz,animoak atzean zabiltzatenoi,eta arreta aurrean gabiltzanok jarri beharko duguna.Izan ere,aurrean sartu bait naiz neroni ere atzoko jardunaldia irabazi ostean.Ño!Ona nauk gero! begira,berira bestela!
Bigarren itzulia gainean!
Gogoan izan nahi duenak hemendik bete dezakeela astero porra.klikatu hemen
Erantzunak
Ez nuen blog hau ezagutzen, baina kuriosoa egin zait. Ia irakurtzerik dudan hemendik aurrera.
Zure zerrendarako beste bat: erretzaileak. Zigarro hautsa barran agertzen denean, kafe-platilloan, okerrago kafe-kikara batean... laster sudurzuloan ere.
Nork: Jon Enparantza.2006/01/17 16:24:17.654 GMT+1