Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/22 17:06:30.302 GMT+1

Osaba Joxe eta Malaga birjinak

Iritsi da berriz ere.Urteko txikiteorik bereziena,zalantzarik gabe.Eta almazenetik igo beharko ditut urte osoan zehar edaten ez diren Osaba Joxe eta Malaga birjinak.Ohitura lelotako animaliak gara gizakiak.Eta nik galdetzen diot ene buruari,gustoko badituzte ardo goxo horiek,ez al dituzte ba urte osoan gustoko?.Dena den,pixkanaka galtzen doan ohitura da ardo goxoena.Atzetik datozen gazteak,gatozen gazteok,joera handiagoa dugu txikiteo berezi horretan ardo onak edatekoa,kriantzak eta horrela,asko dakigu guztiok ardoei buruz eta.

Ostalarion aginaldoaren ohiturak ere badu lelotik.Txikiteo berezi horretan,taberna askok zerbait ateratzen die ohiokoen diren bezeroei,bai pikatzeko, bai edateko errondaren bat edo.Eta etzazu eman!Zur fama ondo irabazia izango du egun berezi horretan portatzen ez denak!Halakoetan eta taberna berrien inaugurazioetan azaltzen dira gero gehiago azalduko ez diren aurpegiak.Muturrak.

Eta astebetera,urtezaharreko poteoa,beste hainbeste.Eta gero gaua.Dena da zoriona,dena da rollo ona,denok gara lagunak gau berezi horretan.Urteberri on!muak eta muak eta besarkada edo bostekoa urtean behingo lagunei.Eta hain dago pozik jende guztia,tabernariok prezioak igotzeko aprobetxatzen dugula,diximulo ederrean egindako dejada.Tanto!

Ni,aurten ere etxean.Urtero jartzen ditudan erronka berrien zerrendari errepaso bat ematen,indarrak bilatze aldera.

Nork: joseba.2005/12/22 17:06:30.302 GMT+1
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak