Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/19 14:16:25.185 GMT+1

Aupa Andoni!

Ezin izan nuen goizeko saioaz gozatu.Tabernako zurrumurruak telebistari izugarrizko bolumena eskatzen zion,entzungarri egoteko adina ez,baina bertsoek merezi duten adina arreta izan zezaten bai.Eta ulerkaitz baderitzot ere,ez zitzaion mundu guztiari axola atzo BECen genuen espektakuloa.Lasai nengoen dena den,ordutegiak arratsaldeko saioa bere osotasunean gozatzeko aukera ematen bait zidan.Beraz,goizeko kartzelako saioa hasi zenean,Andoni Egañaren saioan kasualitatez,telebistaren bolumena kendu eta Benito Lertxundik hartu zuen bere lekua.Bazen aldaketa abestiak txistuz jarraituz ospatu zuenik eta gaitzerdi halere.

Hori bai,banekien arratsaldeko saioa ikustera etxera etorri beharko nuela.Erreala sakratua baita.Oraindik behintzat...

img_dic_19_2005_17_13

Egia esan,ez naiz faboritoek irabazi zale.Ezertan.Baina salbuespenak daude.Zorionak Andoni Egaña.Gustora itzuli nintzen atzo arratsaldean lanera.Nagikeriagatik edo,autoz hurreratu nintzen,nere kabuz bertso doinuak txistukatuz Karrusela entzuten nuen bitartean.Eta astirik ez nuelako,zeren,astirik banu,txitukatzen nindoan doinu horri letra jartzen ere saituko nintzatekeen.Errealarena bertsoak jartzeko modukoa baita.

Nork: joseba.2005/12/19 14:16:25.185 GMT+1
Etiketak: txikiteoan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak