Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/17 10:08:10.978 GMT+1

Taberna erretzaileak

Erre ke erre dabil jendea tabernatan erre edo ez erre,eta erreta dabiltza erretzaileak,erre ezingo dutelakoan. Baina egon bitez lasai,nik dakidan neurrian behintzat,gehientsuenok erretzaileentzako tabernak izango ditugu.Pixkanaka gainbehera doan negozio honetan,orokorrean deritzot,moralina ez da negozio,eta moralina ez da tabako marka bat.Noski nahiago nukeela kerik gabeko taberna bat,zenbaitetan jasangaitza egiten bait zaizkit tabako usaina eta bere keak,baina nahiko nuke kerik gabeko taberna bat nora erretzaile guztiak sartzen jarraituko luketen,erre gabe!Eta noski,nahiko nuke kerik gabeko taberna bat non tabakoa nahiz purutxoak saltzeko eskubidea izango nukeen,saldutakoak bertan erretzea zilegi izan gabe!Ño,asko eskatzea izango duk hori.

100 metro,Saizarbitoria ostalari balitz tabakoari buruz idatziko zuen eleberri hori.Ondorio oso ezberdinak dakartza ostalari batentzat 99 metroko taberna bat eduki edo 101 metroko bat eduki.Obra dezentea egin behar 100 metro baino gehiagoko tabernek,Estatuaren diru-laguntzarik gabe gainera.Ez du balio gortina edo biombo batez erretzaile guneak bereizteak,ondo itxitako gunea behar du erretzaileenak,keentzako irteera propioarekin eta gehienez bezeroentzako gunearen %30a hartuz.Nik pentsatzen dut 100 metro horien bueltan dabiltzanak moldatuko direla bere tranpatxoak egiteko 100 metro horietatik jaitsi daitezen.Adibidez,eta ez diot inori ideiarik eman nahi,almazen txiki bat ezarriz tabernan bertan.

Ez da Zarautzen behintzat zabalera horretara iristen taberna askorik,pare bat datozkit soilik burura,eta horietan frogatuko da erretzaileengan legedi berri honen eragina.Ea bezero erretzaileak mantentzen dituzten edo ez,ea zenbateraino dauden erretzaileak prest aparteko gune batean erretzera edo aparte ere ez erretzera.

Gogoa ere badut urtea amaitzeko.

Nork: joseba.2005/12/17 10:08:10.978 GMT+1
Etiketak: koktela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak