Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/12/15 01:03:27.802 GMT+1

Irekita

img_dic_15_2005_04_14

Badut ezabatu ezin dudan ostalari sena oraindik,nere bizimodua hemendik at ikusten badut ere epe motzera.Eta une txarrek erabaki bat hartzera bultza baninduten ere,bada une onik lan honetan eta bada zer kontatua,nik badut bederen.Blog hau berpizteko arrazoiak bat baino gehiago dira:gauzei eta bizitzari orokorrean positiboki begiratzearen erronka,hasieran blog honek bete behar zuen lana erdizka utzi izana,bere bidetik ihesten utzi izana,amaiera triste batez utzi izanaren arantza eta garrantzitsuena ene ustez,ostalari bizimoduaz zer kontatua berriro sentitu izana eta horretarako gune apropos baten jabe izana.Ez dira motibo gutxi,ezta eskasak ere.

Ez omen dira bigarren aldiak onak izaten,ez filmeetan behintzat.Nere erronka ordea,aurrekoak bere neurrian izan zuen harrera ona gainditzea da eta aurrekoarekin joan nintzena baino pauso bat urrutirago joatea.

Bi taberna izango ditut hemendik aurrera:**Iruña,taberna fisikoa,eta Barraren atzetik**,taberna birtuala.

Zabalik dituzue ateak,ez dut ordea,inauguraziorako hitz-lunch xume hau besterik gonbidatzeko.

Laster arte

Nork: joseba.2005/12/15 01:03:27.802 GMT+1
Etiketak: koktela | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak