Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/05/22 02:39:23.761 GMT+2

Kafe luzea

Honako hau eskatu didate gaur: kafeterako ebaki deskafeinatua esne hotza,sakarina eta izotzarekin!!! Zer iruditzen?Guzti horrek euroa eskas balio du,segunduko kobratuko banio,gutxienez 5€ behar lirateke.Lehen ez al zen kafea hutsa ala ebakia izaten? Gero eta aukera zabalagoa dago gauza guztietan eta hori ona da bezeroarentzat,baina tabernariok gero eta gauza gehiago behar ditugu leku berean.Taberna txikiok,kasu honetarako nireari ere txikia deritzot,gero eta zailago dugu merkatuko eskaintza zabalarekin betetzeko,batipat edari hotzak eskaintzeko orduan.Nola eduki betiko freskagarri eta garagardoez gain honako zerrendako edari guztietaik,gainera hotza eta gainera kopuru handian??*Coca-Cola light,Coca-Cola light limoiaz,Nestea laranjazkoa eta limoizkoa,zuku zapore anitzetakoak,BIO-Frutas edo antzerakoak,garagardo aukera zabala,ardo bereziek ere ez dute balio jada marka bakarrekoak,ezta bakoitzetik bina edukita ere,...

Auskalo zer asmatuko dituzten oraindik gainera! Aukera zabaltzen bada eta tabernak bere tamainan jarraituta...nekez bete ahal izango ditugu guztion nahiak edo kutixiak!Eta gutxi balitz,zerbait falta ezkero muturrak ikusi behar gainera.Horretarako badago lekua bai!Mutur era asko kabitzen zaizkigu gordetzeko!Gustoko zerbait ez dutenen mutur guztientzako almazenik handiena ere txiki geratzen da batzutan.

zer egingo diogu ba,inork ez gintuen derrigortu hontara sartzera eta...

img_may_22_2005_40_17

PD:inor iraindua sentitu bada,ezezkoan nago,barka nazala.

Nork: joseba.2005/05/22 02:39:23.761 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Aupa laguna:

Nik halako batean idatzi nuen mezu bat, eta grazia egin dit hau ikusteak.

http://patxitrapero.blogspot.com/2004/12/inuxente-egunean-egiteko-bi.html

Oso polita farolaren argazkia. Ongietorria blogosferara.

Nork: Patxi.2005/05/23 01:46:56.541 GMT+2
http://patxitrapero.blogspot.com

Beste egunean aldizkari batean ikusi nuen ba "Aquarius"ek tabernetarako bereziki aterako zuela beirazko formatuko botila berezi bat. Zenbaterainoko sofistikazioa dago gaur egun Tabernetan? Nik betiko Kalimotxoa, garagardoa nahiz "Pago"arekin soberan daukat. Bezero bat, mundu bat ;)

Nork: newton.2005/05/23 14:18:28.012 GMT+2
http://goiena.net/blogak/29A

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak