Bitxia atal honek eman dezakeena.Leku askotan kontuan hartzen ez dituzten gauzak erakusten saiatuko naiz.Batzuk niri irakatsitakoak eta beste batzuk zentzuzkoak izateagatik ikasiatakoak.Hemen ezin da erakutsi kafetera bat erabiltzen,ezin da prezio zerrendarik eman,ezin da bandeja bat eramaten irakasterik,baina bai erakutsi litezkeela beste hainbat gauza.
Hasi gaitezen...
Edalontziak heltzeko erari buruz,ahal den heinean eskuek ez dute zertan ukitu behar gero bezeroaren ezpainak joango diren edalontziaren aldea,goialdea,alegia.
Edalontziei buruz,ez dira inoiz garbigailutik atera berri diren edalontzi beroetan edari hotzak zerbitzatu behar.Logikoa,ez?
Ez dira edalontzi zikinak erabili behar.
Barraren bestaldean dagoen pintxoren bat eskatzen badizute,ez da inoiz pintxoa eskuarekin hartu behar.
Hasteko nahikoa.
Orain ikusi ea zenbat zerbitzarik betetzen dituzten baldintza horiek...
Erantzunak
Ondo, Joseba. Zerbitzariek bezeroen aurrean nola jokatu behar duten erakusten hasi haiz, baina bezeroei ere eska diezaiokegu zerbait, ezta? Nik, esaterako, zerbitzaria nintzenean benetan gorroto nituen ezpainetan emandako karmin guztia edalontzian uzten zutenak. Benetan, ezin nuen horrekin! Eta zerbitzari bezala erakutsi zidaten beste kontuetako bat... eskuak inoiz ez direla inoiz patrikan edota gurutzatuta eduki behar, atzean baizik, eta gorputza aurrera begira, zain bezala... Eta barra baten atzean beti dagoela zeregina!!! Animooooo!
Nork: G2017*.2005/07/08 09:45:40.493 GMT+2