Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/13 20:11:10.989 GMT+2

langile bila

Sukaldari bila nabil eta ez dago batere erraza.Zarautzen taberna asko gara uda gainean dela eta langilegoa osatu nahian gabiltzanak.Iragarkia jarria dut Diario Vascon ,eta gaur deitu didate bi edo hiruk,baina gero asko dira hitzegitera ere azaltzen ez direnak.Azalduko da norbait,itxurazkoa nahi ordea!!

img_jun_13_2005_11_51

Barrarako zerbitzari bila ere jardun naiz hiru astez eta halako batean topatu dut lanean apur bat dakien bat.Guatemalakoa.Ez dago bertakorik aurkitzerik,bertako inork ez du jada tabernatan lanik egin nahi.Oroitzen naiz ikasle nintzen garaietan nola gazte asko jarduten ginen udatan tabernatan lanean,parrandak finantziatu behar nola edo hala!Orain denak aberatsak izango dira,edo gu tontoak ginen bestela.Badira kanpotar jendearekin oso kritikoak direnak,Euskaldunak emigrante izandakoak garela ahaztua dutenak,baina ez dakit zer izango zen gutaz hauek etorri ez balira.Taberna askoz gehiago itxiko lirateke,hori ziur esan dezaket.

Egia da lana egiterako orduan askori bizitasun falta bat nabaritzen zaiela,berdin zaiela askori bi pertsona egon itxaroten ala hogei egon,erritmo bereean egiten dutela lan bi kasuetan,baina asko eskatzea dela dirudi gaur egun langilea izan eta gainera bizia izatea behar denean.Odolaren ordez izotza daramate askok zainetan.Orokorrean jende ona dira hegoamerikarrak,hangoak dira lanera datozen gehienak.Ez dut hala ere iritzi berbera moroei buruz.Horiek ere gero eta gehiago datoz,baina ez ditut lanean ikusten nik inon,beti ere diru errazagoa da drogak saltzeaz lortutakoa.Izerdi tantarik ez,lasaitasun ezak isuritakoak ez badira behintzat.

Beno,bada...hori,sukaldari bila nabilela.Ez dut "Argiñanorik":http://www.karlosnet.com eskatzen,baina zerbait zailaren bila nabil:ona,merkea eta polita!

Nork: joseba.2005/06/13 20:11:10.989 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

Apa! Ba ni uda honetarako lan bila nabil, zarautz getaria, zumaia... Leioako ostalaritza eskola goi mailako errestaurazio ikasketak burutzen nabil eta udan geldirik ez egoteko aukera bikaina iruditzen zait, zure erantzunaren zain geratzen nai, idatzi neure helbidera; joanesrod@hotmail.com

Nork: Joanes.2006/03/27 18:38:32.693 GMT+2

tu-iè(-(-(èièèèèoimpùmçoo:klglltktgiulilr-t'("'(-  ytiy (y(-yè-( ayo ub

Nork:  ggggrrrretu.2006/10/11 23:52:24.702 GMT+2
usa

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak