Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2005/06/10 02:39:31.442 GMT+2

Bizio txiki bat

Astean behingo gauza izaten da gehienez,ostegun edo asteartetan normalean,eta taberna itxi ondoren hasten ez bagara ere,amaitu,taberna aspaldi itxi ondoren amaitzen dugu, tarte horretan korrika eta presaka ixterakoan egin beharreko lanak egin eta gero.Tabernazale eta tabernari petoen bizio txikia,beno,afizioaren eta bizioaren arteko eremuan kokatuko nuke gurea.Karta jokoaz ari naiz,alegia.

img_jun_10_2005_49_59

Duela ordu laurden joan dira beste hiru mafiosoak eta hementxe geratu naiz pantaila alu honen aurrean.Frank Sinatra entzuten ari naiz,zein ona zen!Nik beti esan ohi dut musika ez dela berria edo zaharra,klasikoa edo modernoa,ona edo txarra baizik.Egia esan,gaur egungo musikarekin oso kritikoa naiz,begietatik estetika sartzen digute eta belarrietatik zaborra.

Ez dut esan nahi horrekin,gaur egungo guztia zaborra denik,baina porzentaia altu bat behintzat bai,larunbat gauetako patxanga horiek batipat.King Afrika krokodiloetara botako nuke nik!

Ez dakit zergatik dudan etxera joateko nagikeria hau,bizikletaz hamar minutuko ibilbidea dudalako izan liteke.Zein motza eta zein luzea aldi berean.Tabernariak gautxori samarrak gara orokorrean,ez dut horrekin parrandazaleak esan nahi.Gaur hamabost ordu daramatzat hemendik irten gabe,eta eguna luze egin bazait ere,azken bost orduan hegan joan dira.

Eta hala joango dira lotarako geratzen zaizkidan beste bostak ere.Ez noa,beraz,behiegi luzatzera.Aitortu dizuet nere bizio txikietako bat eta banoa.Bizio handiak ez dira eta beste mutilenengandik asko bereizten.Horietako bat ez da kondoi bildumak egitea,baina ez dabil urrun.

Nork: joseba.2005/06/10 02:39:31.442 GMT+2
Etiketak: | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak