Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/06/06 19:39:31.414 GMT+2

pintxoak eta martxa

Nik gogoan dudanetik behintzat,Zarauzko Pilar plaza pintxoak berezitasun dituzten taberna gunea da.Izenik eman gabe ere badakigu,zarauztarrok bederen,zein taberna konkretuk bultzatu zuen pintxo mundua gune horretan,ehundaka pintxo zaborretara botatzearen truke.Eta hilda zegoen gune bati bizia eman omen zion,eta horri esker altxa omen ziren inguurko tabernak ere.Berak ere badaki hori guztion kalterako.Baina hori gutxi ez eta modako guneak etekin orduak luzatzeko aukera ere sortu zitzaion nonbait,afalostean argiak bajatu eta musika igoz.Gu ezezik beste gazte askok han hasten genuen parrandaren lehenengo fasea.Moda kontua.Uste dut nire belaunaldia izan zela ohitura hori mantentzen zuten azkenetakoa.

Arratsalde eta eguerdi partean giroa pil-pilean egoten da plazatxo inguru horretan,Musika Plazan bezelaxe,eta gaueko kontuak errepideaz bestaldera mugatu dira.Ez dakit gaueko kontu horien beherakada berez etorri den edo,nik uste dudan bezala,taberna bat edo bestek pintxo eta jakiei buruzko apustua egin dutela bete-betean.Horretan espezializatu direla,alegia,eta ez dutela ezer jakin nahi afalosteko aukerez.

Niri ere tokatu izan zait,eta tokatzen zait tarteka,gaueko amabietatik aurrera tabernara sartu eta martxa eskatzen didanik.Ea Bisbal badudan.Ezetz ba,Bisbalik ez dudala,ezta edukiko ere.Eta ezin ordutan ixten dudan,eta ahal dudanean erantzuten dut nik.Ez natzaio azaltzen hasiko ez dudala gogorik jakiteko,pintxo,razio,plater eta otartekoek suposatzen didaten buruhausteez gain,uneoro zein sasiabesti dabiltzan Euskadi Gaztean eta Los 40 Principalesen. Beraz,erabaki dudala martxa kontuak beste batzuentzat uztea.

Hala ere ez dira erabaki errazak izaten batzuetan.Izan ere gero goiz ixten dudala entzutea tokatzen zait,oso gustoko ez dudan tonu batean gainera,ez baitakite bere goiz horretaraino dozena bat ordu joan zaizkidala lanean.Azken hau ez da nere kexu pertsonal bat,nahiko orokorra baizik. Enfin,Serafin.

Nork: joseba.2006/06/06 19:39:31.414 GMT+2
Etiketak: trago luze eta motzak | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak