Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/29 17:10:29.266 GMT+2

Rodolfo

Zerbitzari berria dut tabernan.Azkenaldian Cibeleseko pasarela dirudi nere barrak.Azaldu,barran itzuli batzuk eman bere dohaiak erakutsiz eta adio,banoa hemendik.Rodolfo du izena eta argentinarra da,ezin zuen bestela izan.Garai batean bai,gazte asko izaten ginen bertakoak udara tabernan lanean pasatzen genuenak baina orain bertako inork ez du nahi tabernan lanik egin.Ez diot gai horri helduko orain berak bakarrik artikulu bat merezi du eta.

Inoiz tabernan jardun gabea da Rodolfo,ez bere herrialdean,ez hemen.Bi aste soil daramatza hemen eta bere emaztearekin etorri da uda lanean pasatzeko intentzioz.Gero,urria partean,Argentinara itzultzeko asmotan dira.Izan ere,zortzi urteko seme bat dute han Rodolforen amarenean utzita.

Pereza handia ematen du norbaiti zerotik erakutsi beharrak,baina ziur nago askoz hobea dela ustezko jakitun bat hartzea baino,ez dakien hori lanerako gogoz etortzen bada noski.Nere kasuan,bete-betean asmatu dut.Hori bai,nola hasi ez nekiela ibili nintzen.

Hasteko,txikiteoaren nondik norakoak erakutsi behar nizkion.Azaldu ardo burrukalariaren zergatiak,azaldu ardo berezi motak,txuri,gorri eta beltz aukerak.Azaldu bakoitzari berez dagozkion tenperatura eta erabili beharreko edalontziak.Azaldu mota bakoitzean dauden marka ezberdinak eta bide batez,garbi utzi zein interesatzen zaidan saltzea marka konkreturik eskatzen ez bada.Arrazoia,garbi.Azaldu behar izan nion txakolinaren goitik zerbitzatzeko ohitura oker hori,esanez ez dela berez horrela zerbitzatzen nahiz eta denok horrela zerbitzatzen dugun.Irakatsi behar nizkion freskagarri aukera guztiak,berdin zuku,batido,bitter eta abarrak.Guzti horri gehitu behar zitzaion bakoitzaren salneurria ere.Eta zailena,nahi nuela guzti hori ordu erdian ikas zezan.Kafe,kopa eta puru aukera anitzak bigarren saio baterako utzi nituen.Bada,bejondeiola Rodolfori,ez baitu nere pazientzia erreserbetatik tira.

Eta zergatik ez ba dakien bat hartu? Arrazoiak bi:bat,ez dagoelako aukerarik.Edo beste era batera esanda,zerbitzariak berak direlako orain lan aukera handia dutenak.Eta zerbitzari espabilatuek ondo dakite hori eta majo aprobetxatzen dira.Etorriko zaie buelta.Bigarren arrazoia,jakitun asko ustezko jakitun direlako.Ez dutelako ulertzen barra bakoitza mundu bat dela eta egokitu egin behar dutela barra berrira beste tabernatako bizio eta deje txarrak utziz.Futbol talde batekin konparatu ohi dut egoera.Denek dakite ostikadak ematen baloiari,baina ikasi behar dutena da talde berriko entrenatzaileak jartzen dion sistemara egokitzen.Ikasi behar du ere beste dohai batzuk lantzen.Ez da tabernari Ronaldinhorik talde osoa berari egokitzekorik.Uste dut nahikoa garbi azaldu dudala.

Eta zergatik Rodolfo eta ez beste mutil gazte bat?Ba,Rodolfok 39 urte dituelako eta ez 24.Rodolfok emaztea eta zortzi urteko seme bat dituelako.Ez delako erretzailea,kontuan hartzekoa hori ere gaur egun.Eta Rodolfo argentinarra delako eta ez brasildarra,eta futbolzalea delako eta munduko txapelketa bat dugulako muturren aurrean.Eta ni,Euskadik parte hartzearen ezintasunagatik,Argentinazalea naizelako.Besteak,gorrizko horiek,gustora nintzateke etxera lehenengoan joango balira.

Nork: joseba.2006/05/29 17:10:29.266 GMT+2
Etiketak: txikiteoan | Permalink | Erantzunak (0) | Errenferentziak: (0)

Idatzi artikulu bat





Erantzun galdera honi erantzuna argitaratzeko:
Zenbat dira lau eta bi? (zenbakitan)




Estatistikak