Goiena.net Blog Komunitatea

Eskatu zure bloga   Sar zaitez blogera

2006/05/22 14:03:21.709 GMT+2

Amaitu da Liga

Beno,amaitu da liga eta amaitu da porra ere.Azken jardunaldiak ez du aldaketa handiegirik eragin eta erabakigarri izan zitekeen Athletic-en eta Bartzelonaren arteko leihak ere ez du ezertarako balio izan.Azkenean,Pedro porrako garaile eta Fernanek bigarren postuarekin konformatu behar izan du.Ni ere konformatuko nintzateke hark eramandako **875 euroekin!!.Pedrok,1180 €** irabazi ditu,maiatzeko soldata extra.Kaltetuena Sergio izan da,sariak ematen dituen bostgarren postutik hamar puntu exkasera gelditu baita.Animo Sergio eta animatu hadi munduko txapelketarako antolatu diaten porrara,ea arantza ateratzeko balio diken.

Kontuak kontu, Honela geratzen da azken sailkapena .

Bide batez,munduko futbol txapelketarako antolatu dudan porrara gonbidatu nahi zaituztet guztiok.Hau hiru aste eskaseko porra izango da eta puntuaketak eguneratzen lanak izango ditut,egunero baitaude partidak.Izen ematea abian da jadanik eta partehartzeak 50 euro balio du .Ligan erabili dugun antzerako sistema batean oinarritzen da,emaitzak asmatzearen eta asmatutakoen arabera puntuatzearen sisteman,alegia. Fitxategi bat prestatu dut ligaxka faserako eta hori bete behar da lehenik.Nahi duenak dena batera eta nahi duenak pixkanaka,beti ere partida bakoitza jokatzen hasi aurretik azken kasua horretan.

Tira ba,besterik gabe,animoo!!!

Nork: joseba.2006/05/22 14:03:21.709 GMT+2
Etiketak: porrablog | Permalink | Erantzunak (2) | Errenferentziak: (0)

Erantzunak

nola apuntatu naiteke mundialeko porrara?

Nork: RRRRRRRRR.2006/05/22 16:46:42.869 GMT+2

Iruditzen zait tabernako bezero izan gabe ezinezko dela parte hartzea.Blog hau ez dago prestatuta internet bidez kobratzeko eta hori,askoz xinpleagoa da ikusten duzunez.

Nork: joseba.2006/05/22 23:38:21.473 GMT+2

Idatzi artikulu bat





The CAPTCHA image

Idatzi goiko irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko Captchas.net zerbitzuari esker




Estatistikak