Itxi,duela ia bi ordu itxi dut baina blog irakurketetan jardun naiz oraino.Ni naiz kalamidadea ni!!Ezin oheratu ordubiak baino lehen,eta ez da izango bihar jai dudalako.Bai zera!
Zor diot garagardo bat eguzkiari,gogoz berotu bait ditu bazterrak gaur,baita eztarriak ondo lehortu ere.
Zor diot garagardo bat futbola asmatu zuenari ere.Kirol maitatu bezain gorrotatu horrek onurak ekartzen dizkigulako neurri batean tabernarioi.
Beste bat ere zor diot,nola ez,Xabi Alonsori eta bere Liverpooli.Niri,ingeles futbol beroaren hain zale izanik,filme batean bezala,hasiera txarreko eta amaiera gozoko gaua eskaini didalako.
Zor diot garagardo bat Van Morrison-i.Zenbat eta gehiago entzun,gustokoago dudalako.
Eta zor dizuet gargardo bana Goienakoei,zor dizuedalako.
Erantzunak
Kaixo, irakurri dut blog hau pare bat aldiz eta gustatu zait, gainera konturatu naiz gustu antzerakoak ditugula: garagardoa, Xabi Alonso, Aupa Reds!, Van Morrison...ni lehen Belfasteko leoiaren fan amorratua nintzen, baina azken aldi honetan ez hainbeste, azken diskoetan (azkena ez daukat) errepikatzen ari dela uste dut, eta beharbada nekatu egin nau apur bat (beste garai batzuen gehiegikerien ordainak, beharbada). baina, apur bat bakarrik, ez, lasai. Astral Weeks beti izango da historiaren diskorik onenetariko bat, hori zalantzarik ez. Azken etapako onena The Healing Game iruditzen zait, eta zuri?
Nork: Juan Luis .2005/05/26 18:35:22.115 GMT+2
Gabon Joseba! Lan nekeza tabernariona ez tok? Pozten nok, hala ere, hamendik eta harera egurra banatzen habilela antzematiaz. Aldiz, zorrak norbere estimatzearen ikuspuntu hori edozeinek eskuratu ezinekue dok, eta geuretik esan nahi dinat aberatsago egiten hauela. Zorrak banatuko dizkiagu eta bigarrena geure kontu. Eutsi!
Nork: asier.2005/06/03 21:48:14.395 GMT+2